Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikus-entzunezko sektorearen araudia

Autonomia Estatutuaren 19.3 artikuluaren arabera, “Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak”. Titulu horretan oinarritzen da, hain zuzen, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundearen zerbitzu ematea.

Halaber, aipaturiko artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio giza hedabideen arloan Estatuko oinarrizko arauak legez garatzea.

Eskumen-titulu horien babesean, Euskal Autonomia Erkidegoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloan bere araubide juridikoa ezarri du, estatu arloko araudian xedatutakoaren kalterik gabe.

Araudi orokorra:

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorra.

231/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa.

9/2014 Legea, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa.

123/2017 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, Jabari Publiko Erradioelektrikoaren Erabilerari buruzko Erregelamendua onartzen duena.