EITB Herri Erakundea
PROGRAMA-KONTRATUA
Programa-kontratu honen helburua da bere indarraldirako esparru bateratzailea ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta EITBren artean, azken horrek haren ardurapean daukan ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa ematearen ondoriozkoa. Horretarako, esleituriko zerbitzu publikoaren eginkizunaren definizioa ezartzen da, zerbitzuak dakartzan edukiak zehaztuta, eta, era berean, modu integratuan definitzen da EITBri zerbitzu publiko hori kalitate-baldintza onenetan ematea ahalbidetuko dion finantzaketa egonkorra.
Azken aldaketako data:
