Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lea-Artibai arroa: Paisaiaren barnean biltzea

Lea-Artibai arroa: Paisaiaren barnean biltzea

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Ondarroa, Markina-Xemein, Bolibar

Ibilbidearen fitxa

Lea eta Artibai ibaiek sortutako haranen arteko mendien gailurretatik zeruaren paraleloan itsasoraino hedatzen den paisaia natural ederra ikusten da.

Ondarroako hirigunea kostaldea kolorez betetzen duten marinelen etxez josita dago; itsasotik nahiz barruko aldetik ikusten dira. Hirigunearen alde zaharra Erdi Aroko lau kalek osatzen dute, Santa Maria Elizan bat egiten dutenak; eliza hau babeserako eraikia izan zen.

Funtsean, paisaiaren bideak hartu nahi dira ibilbide honen bitartez. Eta horregatik, haitz-egitura bitxietan zehar sartuko gara Aretxinagako San Migel baselizaren fatxadaraino iritsi arte. Baseliza barroko eder hau XVIII. mendean eraikitakoa da eta kondaira liluragarria gordetzen du.

Bidean aurrera eginez, eta Oiz menditik gertu, harriztatutako galtzada batek Zenarruzako kolegio-elizaren arte gotikoa eta Bolibar herria, libratzaile ezagunaren jaioterria, lotuko ditu.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Ondarroara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 87 Kms
    • N-240, A-627, GI-627, N-1, N-634, GI-638
  • Bilbotik:
    • 75 Kms
    • E-70/A-8, N-634, GI-638
  • Donostiatik:
    • 52 Kms
    • E-70/A-8, N-634, GI-638
  • Iruñatik:
    • 121 Kms
    • A-15, E-80/N-1, E-70/A-8, N-634, GI-638

Ondarroa

Ondarroa da Bizkaiko azken herria Gipuzkoan sartu aurretik. Hiribildu gisa 1327. urtean sortu zuen Mª Diaz de Haro andreak eta 1794an sute bat izan zuen.

Bertan Likona dorrea dago, Erdi Aroaren ondoko oinplano laukizuzeneko eraikina, bolumen kubikoa duena. Burdineriagatik eta oinen barne-banaketagatik, estilo barrokokoa da. Dorretxe hau 1510ean dago dokumentatuta. Urte horren aurretik aipamenak zeharkakoak dira, Likonatarren leinuko pertsonak aipatzen baitira, ez ordea dorrea.

Hasierako dorrea 1463an suntsitu zen sute baten ondorioz. Lau isurialdeko teilatuaren ordez bi isurialdeko beste modernoago bat jarri zen.


Galeria fotografikoa

Likona dorrea
Likona dorrea
Harriaren zubia
Harriaren zubia
Errepidearen zubia
Errepidearen zubia
Zubi berria (Calatrava)
Zubi berria (Calatrava)

Markina-Xemein

Markina, garai batean Villaviciosa de Markina izenekoa, Tello Bizkaiko Kondeak sortu zuen 1355ean. Auzotarrek Gipuzkoako bandokideen erasoetatik babesteko eskatu zuten berori sortzea. Pilotaren unibertsitatea deitzen zaio. Izan ere, 1883an eraikitako pilotalekua, sortu zenetik eta urte askotan, estalitako bakarra izan da inguruan eta horregatik Euskal Herriko pilotaririk ospetsuenak etortzen ziren bertara entrenatzera.

Markinan Arretxinagako San Migel eliza dago, 1736. urtetik aurrera XIII. mendeko beste baten gainean eta harkaitz-multzo bitxi batzuen inguruan eraikitako ermita barrokoa. Oinplano hexagonala du, hormarrizko hormekin, eta fatxadaren gailurrean kutsu herreriarreko kanpai-horma barrokoa dauka. Barruan, sei pilare pentagonal handik kanoi-ganga txikiak osatzen dituzten erdi-puntuko arkuen bidez lotutako obrari eusten diote. Tenpluaren erdialdean, elezaharra sorrarazi duten hiru harriak daude. Zurezko armadura duen sei isurialdeko teilatuarekin estalita dago.

Tenpluak San Migelen irudi bat barne hartzen du, XVI. mendekoa, eta esekitako kare-harrizko hiru harkaitzengatik nabarmentzen da.


Galeria fotografikoa

Arretxinagako San Migel
Arretxinagako San Migel
Arretxinagako San Migel
Arretxinagako San Migel
Andra Mariaren eliza
Andra Mariaren eliza
Andra Mariaren eliza
Andra Mariaren eliza
Udal-hilerria
Udal-hilerria
Udal-hilerria
Udal-hilerria
Ansotegi dorrea
Ansotegi dorrea
Antxia dorrea
Antxia dorrea
Ugarte dorrea
Ugarte dorrea

Bolibar

Bolibar Oiz menditik gertu dago, Zenarruzako kolegio-elizaren hegoaldean. XVIII. mendean leheneratutako galtzada harriztatuaren bidez elkartzen da monumentu horrekin.

Simón Bolívar askatzailearen arbasoei lotutako hiru etxe daude: Bolívartarren jauregia (leiho bat besterik ez da geratzen), Errementariku nagusia eta Errementariku txikia, gaur egun museo gisa erabiltzen dena.

Santo Tomas eliza X. mendekoa da, nahiz eta XVII. eta XVIII. mendeetan berreraiki zen. Portikoan Venezuelako zaindaria den Coromotoko Andre Mariaren irudia duen kapera dago.

Zenarruzako kolegio-eliza XVI. mendeko eliza gotikoa da. Erretaula nagusia Bizkaiko erretaulagintza errenazentistaren adibide bikaina da, pintura eta eskultura nahasten dituen tipologia mistoagatik nabarmentzen dena. Bizkaiko garaiko erretaulen artean bakarra da. Horrez gain, Andre Mariaren omenezko bi irudien interesa eta erretaula goratzen duen eserleku barrokoaren multzo harmoniatsua.


Galeria fotografikoa

Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Zenarruza kolegio-eliza
Erromatar galtzada
Erromatar galtzada
Bolibar jauregia
Bolibar jauregia
Bolibar jauregia
Bolibar jauregia
Bolibar jauregia
Bolibar jauregia