Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekialdeko kostaldea: Kresalaren arrastoan

Ekialdeko kostaldea: Kresalaren arrastoan

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Aia, Hondarribia, Zarautz

Ibilbidearen fitxa

Pagoetako Parke Naturaleko tolestura bakoitzean sorpresak izango ditugu: bi errota, burdinola bat eta kaltzinazio-labe bat bisitatu ahal izango ditugu gune natural honen 8.000 hektareetan zehar egindako ibilaldi atseginaren ondoren.

Kontrastez beteriko ibilbide honek basoetako berdea alde batera utzi eta itsasoaren urdintasunaz eta haize leunaz gozatzera eramango gaitu.

Zarautzen, Narros Jauregiak ez dio garai bateko jauretxe izaerari uko egin nahi. Kostaldeko herri hau itsasora begira dago, zabal-zabalik, eta gaur egunean, X. mendean Santiagora bidean erromesek erabilitako galtzaden, elizen, dorretxe gotikoen eta modernotasunaren arteko nahasketa da.

Nafarroako mendietan sortzen den mugako Bidasoa ibaiak zelai eta muinoen artean egiten du bidea, harik eta Txingudi Badian itsasoratu arte. Badia honen ertz batean Hondarribia dugu, itsasora begira baina Jaizkibel mendiaren babesean.

Historiaz beteriko gune ederra da Hondarribia, babeserako sortutako hirigunea, alde zaharra Monumentu historiko artistiko izendatu dute, bertako monumentuen aberastasunari esker. Harriztatutako kaleotan zizelkatutako teilatu-hegalak, armarriak eta burdina forjatutako balkoiak irteten dira. Harresiz inguratutako gune honetan garrantzi handiko akordio eta hitzarmen historikoak gertatu ziren.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Aiara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 73 Kms
    • E5/N-1, N-240A, NA-120, GI-120
  • Bilbotik:
    • 134 Kms
    • E-5/AP-68, N-622, E5/N-1, N-240A, NA-120, GI-120
  • Donostiatik:
    • 56 Kms
    • E-80/N-1, GI-120
  • Iruñatik:
    • 55 Kms
    • A-15, N-240A, NA-120, GI-120

Aia

Aiako bisitaldiak Pagoetako Parke Naturala hartzen du, Urola eta Oria ibaien artean dagoen 8.394 hektareako lur-hedadura. Parkean bi errota, burdinola bat eta ezaugarri bereziak dituen kiskaltze-labe bat daude. Elementu horiek guztiak duela gutxi leheneratu dira.

Burdinola antzekoen artean hoberen zaindutakoa da eta XVI. mendearen erdialdean jadanik funtzionamenduan zegoen. Asmakizun mekanikoei aplikatutako arrazionalismoaren adibide bikaina da eta tamainagatik eta tipologia originalagatik nabaritzen da.

Hiru erreka txikiren elkargunean kokatuta, haien indar hidrauliko eskasa bost ur-hartuneren bitartez aprobetxatzen du. Burdinola horretan lortutako informazio arkeologikoak erreferentzia nagusia dira Euskal Herriko industriaurreko siderurgiari buruzko ikerketa arkeologikoetan.


Galeria fotografikoa

Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola
Agorregi Behekoa errota
Agorregi Behekoa errota
Agorregi Behekoa errota
Agorregi Behekoa errota
Agorregi Goikoa errota
Agorregi Goikoa errota
San Esteban eliza
San Esteban eliza

Hondarribia

Hondarribia da Gipuzkoan forua jaso zuen bigarren hiribildua. Duen kokapen estrategikoak, gotorleku gisa zuen garrantziak eta bertako babes-sistemen garapenak aparteko ospea eman diote ondoren hiri bilakatutako hiribildu honi. Bidasoa kontrolatzeko eraiki zen, Gaztelako erresumaren muga baitzen 1200. urtetik aurrera, eta baliabide ugari erabili ziren berorren eraikuntzan, plaza militar garrantzitsua bilakatu arte. Hondarribiren kasuan, beraz, hirigintza-bilakaera harresien menpe egon da, bai Erdi Aroan bai eta garai modernoan ere. Historian zehar sarritan berreraiki izan da, suteen eta jasandako erasoen ondorioz. 1794an bertako harresiak suntsitu egin zituzten eta gotorlekua behin betiko galdu zuen. Errege Katolikoek eta Karlos V.ak harresiak konpondu zituzten. Portua harresitutako eremutik kanpo dago eta hirigune historikoak kanpamendu militarren ereduari jarraitzen dio. Bost kale zuzen eta paralelo eta horiek mozten dituen zeharkako bat ditu. Hiriaren hazkundea harresiek mugatu zuten eta, horregatik, etxeek orube estu eta luzeak dituzte, Erdi Aroko hirigintzako ohikoak. Eraikin horien gauzarik bereizgarriena teilategalen mailakatzea da, goi-oinetan azalera irabaztearren.

Monumentu historiko-artistiko deklaratuta, harresitutako barrutiak aberastasun monumental handia barne hartzen du. Kale Nagusia, Pampinot kalea, Arma plaza, San Nikolas kalea, etab. etxe tipikoz eta jauregi ederrez josita daude. Nahitaez bisitatu beharreko lekuak dira Zuloaga-Etxea, XVII. mendekoa eta barrokoa, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria elizak eta Karlos V.aren gaztelua.

Santa Maria atea da hirirako sarbide nagusia, gordetzen den bakarra, zeuden beste biak armada frantsesak suntsitu egin baitzituen 1795ean. Goialdean aipatzekoa da hiriko armarria.

Sagarrondoko Andre Maria eliza, XVI. mendekoa, eraikin gotikoa da eta herriaren leku garaienean dago. Gurutze latindarreko oinplanoa, gurutzadura duten hiru nabe eta hiru abside poligonal ditu. Antzinako erretaula Iriartek eginda da XVI. mendearen amaiera aldean. Horren ordez erretaula neoklasikoa jarri zuten eta, era berean, horren lekuan gaur egun dagoena ipini. Sakristian Iriarteren erretaularen erliebe eta irudi batzuk ikus daitezke. Elizaren gainerako erretaulak barrokoak dira.

Hondarribiako beste monumentu handietakoa Karlos V.aren gaztelua da, XVI. mendeko eraikin soila, harri ilunez eraikitakoa. Fatxada nagusia lisoa da eta harlanduz egindako horma nabarmentzen da bertan. Gazteluak egitura lauangeluarra du eta portada aipagarria dauka, tamainaz txikia baina edertasun handikoa.


Galeria fotografikoa

Harresia
Harresia
Zuloaga etxea
Zuloaga etxea
Zuloaga etxea
Zuloaga etxea
Sagarrondoko Andre Mariaren
Sagarrondoko Andre Mariaren
Carlos V gaztelua
Carlos V gaztelua
Santa María atea
Santa María atea
Santa María atea
Santa María atea
Udaletxea
Udaletxea
Harma Plaza etxea
Harma Plaza etxea
Enparantza
Enparantza
La Marina
"La Marina"
Txingudi badia
Txingudi badia
Arrantza-portua
Arrantza-portua
Kirol-portua
Kirol-portua

Zarautz

Zarauzko hiribildua XIII. mendean sortua da. Hurrenez hurren izandako zabalkuntzekin hiri-patroiari jarraitu zion, joan den mendera arte. Une horretatik aurrera bainu-etxeetako hiriaren hedapenaldia izan zuen.

Hiribildua sortu izanaren lekuko Narros jauregia besterik ez da geratzen, bertako monumentu nagusia, Zarautzekiko izandako lotura historikoagatik. Izan ere, Zarauztarren dorrearen gainean dago eraikia. Zarauztarrak dira bertako ahaide nagusiak, hiribildua sortu aurretik zeudenak itxuraz. Jauregia errenazentista da, XVI. mendekoa, eta batez ere hareharrizko aparailua du, kare-harrizkoa den armarria izan ezik. Fatxada nagusia XIX. mendean egindako ingeles motako lorategi bati begira dago eta molduran eguzki-erloju bat dauka. Isabel II.aren udako egoitza zen.

Zarauzko Dorre Luzea Gipuzkoako gotiko zibilaren adibide hoberena da. Harlanduz egina da eta lau goi-oin, lau isurialdeko estalkia eta harlanduzko aparailua ditu. Fatxada nagusia da interesgarriena, proportzionatua eta berezia. Behe-oinean arku zorrotzeko eta dobelatutako sarbidea dauka. Egindako leheneratze-lanak monumentuaren barnealdea errespetatu du eta XVI. mendeko balio handiko pinturak daude bertan.


Galeria fotografikoa

Narros jauregia
Narros jauregia
Dorre Luzea
Dorre Luzea
Dorre Luzea
Dorre Luzea
Portu jauregia
Portu jauregia
Añorbe baserria
Añorbe baserria
San Francisco komentua
San Francisco komentua
Sta. María la Real eliza
Sta. María la Real eliza
Sta. María la Real eliza
Sta. María la Real eliza
Zarauzko hondartza
Zarauzko hondartza
Zarauzko hondartza
Zarauzko hondartza
Zarauzko hondartza
Zarauzko hondartza