Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erribera: harrien isiltasuna

Erribera: harrien isiltasuna

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Zarrakaztelu, Erriberri, Uxue, Tafalla

Ibilbidearen fitxa

Erriberako ibilbideak lautadetan zehar eramango gaitu, ibai emankorrek zeharkatutako haranetan galdu ahal izango gara eta zelaietako isiltasun bizian kanpotar sentitzeko aukera izango dugu.

Ziertzo haize hotz eta lehorrak La Olivako Andre Mariaren Monasterioko hormak zeharkatzen ditu. Barruan, Zistertar Ordenaren eta fraide-bizitzaren soiltasunak ustekabean harrapatuko gaitu; denbora harrien artean harrapatuta gelditu dela dirudi.

Uxue, Erriberri eta Tafalla herriak muinetan eraiki ziren, arerioa iritsi aurretik ikusteak ematen duen babesaren bila.

Herri hauetako harriztatutako kale estuak historiaz betetakoak dira eta orainaren hesia hausten dute fatxada biluziak eta portale zabalak ezagutu nahi dituen ororentzat.

Uxueren goiko aldean, labirintoak osatzen dituzten kaleen gainetik Santa Maria Santutegia ikusten da. Elizan zilarrez estalitako Ama Birjinaren tailu ederra gordetzen da oraindik ere, kanpoko aldetik aparte, burdin sare gotikoaren babesean.

Debozio handia jasotzen duen tenplua, bi dorre ditu, gotorleku baten antzera, eta bertako arkitekturan mende eta estilo artistiko ezberdinen aztarnak topa daitezke.

Baina Erribera aparteko edertasuneko jauregien, elizen eta gazteluen lurraldea da, kanpotik eta barrutik xehetasun handiz eraikitakoak.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Zarrakaztelura nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 178 Kms
    • E5/E80, A-15 eta NA-124
  • Bilbotik:
    • 233 Kms
    • AP-68, N-622, E5/E80, A-15 eta NA-124
  • Donostiatik:
    • 158 Kms
    • E80/N-1, A-15 eta NA-124
  • Iruñatik:
    • 75 Kms
    • A-15 eta NA-124

Carcastillo

Olivako Andre Mariaren Monasterioa zistertar estiloko adibiderik bikainenetakoa da. Monasterioaren arkitektura bere osotasunean hartuta, ideia zistertarren austeritatea eta baretasuna islatzen dira. Eliza ojibalak hiru nabe eta gurutzadura ditu eta XII. mendearen amaiera aldera eraiki zen. Ez dauka apaindurarik, kapiteletako hiru motibo begetal bakun izan ezik. Begi-bistara sakona dela dirudi; sakontasuna 75 metroko luzerari esker lortzen du, bai eta elizaren lerroen purutasunari esker ere. Fatxadan, portiko apain bat eta bi arrosa-leiho daude. XIV. mendearen amaiera aldera berritu zuten. Klaustroa gotiko berantiarragoan eraiki zen (XIV. eta XV. mendeak), arinagoa da eta XIII. mendeko kapitulu-gelaren zehaztasunarekin aurkajarrita azaltzen da; kapitulu-gelako gangak lau kapitel erromanikoen gainean daude jarrita. Monasterio honen arkitekturan nobizioen gela edo liburutegia ere azpimarragarriak dira eta XIV. mendeko portada.


Galeria fotografikoa

Olivako Andre Mariaren
Olivako Andre Mariaren

Erriberri

Ekialde Erdiko Nafarroan dago kokatuta, ia Cidacos ibaiaren ertzen parean dagoen mendixka batean, hain zuzen.

Erriberriko gazteluaren barrualdea azulejoz dago apainduta, sabaiak zizelkatuta eta margotuta daude, harresi garaien gainetik zintzilik dauden lorategiak eta izen desberdinak dituzten dorreak, hala nola: Talaien Dorrea, Lau Haizeen Dorrea, Amiamokoen Dorrea, eta abar. 1813an, Espoz y Mina jeneral espainolak erre egin zuen frantsesek bere egin ez zezaten. Pixkanaka-pixkanaka monumentu eder honen birgaikuntza egin da, hastapenetan zuen itxura eskuratu arte. Arkitektura oparoa eta nahasia du, eta bi elizek osatzen dute: bata Santa María la Real antzinako erret-kapera , gotikoa, XIV. mendeko portada landua duena, bertan Ama Birjinaren bizitzari buruzko pasarteak adierazten direlarik; bestea San Pedro Eliza da, erromanikotik gotikorako trantsizioko estilokoa, orratz gotiko fina eta klaustro erromaniko zaharrago bat dituena.


Galeria fotografikoa

Palacio Real de Olite
Erriberriko gaztelua

Uxue

Ekialde erdiko Nafarroan dago kokatuta. Herri-gotorleku bat da, eta Erdi Aroko ingurune historiko oso interesgarria osatzen du. Herri zaharra da eta bertako Santa Maria Eliza XI. mendean eraiki zen, birgaikuntza bikaina izandako monasterio baten barruan. Estilo gotikoa du eta absidea erromanikoa.


Galeria fotografikoa

Ujue
Uxue

Tafalla

Olite merindadeko gune ekonomikoa da; Cidacos ibaiertzean kokatuta dago, baratza zabal baten eta zerealez eta mahatsondoz betetako zelaien erdian. Honako herri honetan hasten da Nafarroako Erribera, Pirinioetako inguruko mendien oinean, hain zuzen.

XII. mendetik XIV. mendearen erdi aldera arte, Tafallak hedapen izugarria ezagutu zuen, Izurrite Beltza iritsi zen arte. Krisialdiaren ondorioak baretzeko, Karlos III.ak 1423 urtean hiri bikaintzat aldarrikatu zuen eta bertako biztanleak franko izatea pasa ziren. Garai hartan erret jauregi bat eraiki zen, Oliteko jauregiaren kopia, zeinen kondarrak joan den mendearen amaiera aldera desagertu ziren. Herrigunean argi eta garbi bereiz daitezke alde zaharra, Erdi Aroko ezaugarriak dituena eta bi eliza nagusien artean goialdean kokatuta dagoena, eta ondoren egindako bi zabaldurak. Plaza berria da, 1856-1859 urteen bitartean eraiki zena, hiriko merkataritzagune eta administraziogune nagusi bezala. Santa Maria eliza eta San Pedro eliza ere bisita daitezke. Lehenengoari dagokionez, erretaula nagusia eta sagrarioa dira azpimarragarriak, Juan de Antxietak egin zituenak, koroko harlandua, 1760koa eta San Sebastianen irudia, oraindik ere amaitu gabe dagoena, hiriko patroia dena eta XV. mendeko harri polikromatuan landuta dagoena. Bigarren eliza ere azpimarragarria da, bera baita Tafallako zaharrena, 1157 urtekoa, hain zuzen.