Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

HPSren aginduzko txostena

2/2016 Legeak, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, bere 7.7. artikuluan EAEko udal guztiei Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (hemendik aurrera ELE) egiteko bete beharra ezartzen zien. 179/2019 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa  2019ko azaroaren 22an argitaratu zen. Dekretu horretan, besteak beste, ELE egiteko nondik norakoak garatu ziren, eta  VI. kapituluko 50. artikuluan ebaluatu behar diren planak eta proiektuak zehazten dira:

Udalerriek dekretuan zehaturiko proiektuen hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko dute, bai eta horien funtsezko aldaketenak ere, baldin eta euskararen erabileran eragina izango badute. Horren ostean, txosten bat osatuko dute. Txosten horrek sei atal nagusi izango ditu, metodologia atalean zehaztuta dagoen bezala: sarrera, proiektua bera, ebaluazio prozesua, testuingurua, hizkuntza-eraginaren ebaluazioa eta ondorioak zein proposatutako neurri zuzentzaileak.

Txostena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bidali beharko dio erakundeak, HPSk txosten horren inguruko bere informea egin dezan.

HPSren aginduzko informea eskatzeko prozedurara sartu (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: