Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ELE aplikazioa

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko aplikazioa duzu hemen erabilgarri.

ELE Aplikazioan pertsona bati edo gehiagori alta emateko, bete ezazue fitxa hau (CSV, 72 B) (leiho berri batean irekitzen da) horrez gain, mezuan bertan adierazi alta eman behar zaion pertsona bakoitza zein erakunderekin lotu behar den  eta mezua eta fitxa bidal itzazue helbide elektroniko honetara: ele@euskadi.eus.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak e-mail bat bidaliko dizu goiko helbidetik esateko alta emanda zaude(te)la.

Hemen aplikazioa erabiltzeko jarraibideak (PDF, 4 MB) (leiho berri batean irekitzen da) dituzu.

Behean duzue ELE aplikazioa nola erabili azaltzen duen tutoriala, ikus ezazue ezer baino lehen.

Aplikazioan sartu baino lehen, kontuan izan ondorengoa:

APLIKAZIOAN IDENTIFIKATZEKO MODUAK:

XLNETS erabiltzailea bazarete, zuen erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dituzue aplikazioan sartzeko.

XLNETS erabiltzailea ez bazarete, ziurtagiri digital batekin edo BAKQ batekin sartu beharko duzue. Ziurtagiri digital horrek lotua duen NAN zenbakiak lehendik fitxan adierazitakoa izan behar du.

ELE aplikazioa botoiaren gainean klik egin eta aplikazioan sartuko zarete.