Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hondakinen sortzaileak eta edukitzaileak

  • Hondakinen sortzailea: bere jardueraren ondorioz hondakinak sortzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa.
  • Hondakinen edukitzailea: hondakinak bere esku dituen pertsona fisiko edo juridikoa, nahitaez bera sortzailea izan gabe.

Miniminizazio-plana

  • Hondakin arriskutsuen ekoizleek plan bat izan behar dute, sortzen dituzten hondakinen kopurua eta arriskugarritasuna murrizteko.

  • Plan horrek agintari eskudunentzat eskuragarri egon behar du.

  • Lau urtean behin, ekoizleak emaitzen berri eman behar dio ekoizpen-zentroa dagoen autonomia-erkidegoari.

  • Ez daude behartuta plan hau izatera:
    • Urtean 10 tona baino gutxiago sortzen dituzten ekoizleak zentro bakoitzeko.
    • Instalazio- eta mantentze-enpresak.
    • EMAS ziurtagiria edo beste sistema baliokideren bat duten ekoizleak, baldin eta ingurumen-adierazpen baliozkotuan minimizazio-neurriak jasotzen badituzte.

Asegurua edo finantza-bermea

Urtean hondakin arriskutsuen 10 tona baino gehiago sortzen badira, ekoizleak balizko kalteak estaltzen dituen aseguru edo finantza-berme bat izan behar du.

Azken aldaketako data: