Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hondakinak zirkuitu egokietan entregatzea eta jasotzea

Hondakinak zirkuitu egokien barruan eman eta jaso behar dira beti, haien kudeaketa modu kontrolatuan eta hondakinaren izaerarekin bat etorriz egiten dela bermatzeko.

Hondakinak entregatzen edo jasotzen dituzten pertsona eta erakunde guztiek jardun behar dute trazabilitatearen jarraitutasuna bermatzeko eta jardun irregularrak, abandonuak edo kontrolik gabeko kudeaketak saihesteko.

Hondakin bat eman edo jaso aurretik, honako hau egiaztatu behar da:

  • Hondakina behar bezala identifikatuta eta sailkatuta dagoela.
  • Entrega edo harrera hondakin mota horretarako gaituta dagoen eragile baten bidez egiten dela.
  • Eragiketa hondakinari dagokion kudeaketa‑bidearekin bat datorrela.

Egiaztapen hori betebehar orokorra da eta edozein eragileri eskatzen zaion jardun arduratsuaren parte da.

Ez dira hondakinak entregatu behar:

  • Horretarako gaituta ez dauden pertsona edo erakundeei.
  • Kudeaketarako aurreikusitako kanaletatik kanpo.
  • Eragiketa egiaztatzeko moduko dokumentaziorik gabe.

Zirkuitutik kanpoko entregek hondakinaren trazabilitatea arriskuan jartzen dute eta haren kontrola eta kudeaketa egokia zailtzen dute.

Azken aldaketako data: