ZUZENBIDE PUBLIKOKO SARRERAK BILTZEKO ERABILITAKO PREMIAMENDU-BIDEAREN KONTRAKO ERREKURTSOAK

Deskribapena


Zordunak berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Finantza Politikako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zuzenbide-publikoko sarreren bilketa betearazteko emandako egintzen kontra.

Errekurtso hori hautazkoa da, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa egin baino lehen aurkeztu behar da; hala, hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da aurkaratutako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-sarrera bidegabeen itzulketa berrikuspen-prozedura mota berezi bat da, eskubidea aitortzen duena aldi betearazlean egin diren zuzenbide-publikoko diru sarreren ordainketen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusian behar ez bezala sartu diren diru kopuruak itzultzeko.

Lau urtekoa da epea, itzultzea eskatu den diru-sarrera egin zen egunetik hasita.


Berraztertze-errekurtsoa

Premiamendu-erabakia edo bahitura-eginbideak aurkaratzeko bidea da, hautazkoa, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa egin baino lehen aurkeztu behar da. Aurkaratutako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean aurkeztu ahalko da errekurtsoa.

Berraztertzeko errekurtsoa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa ezin dira batera egin.


DIRU-SARRERA BIDEGABEAK ITZULTZEA

Diru-sarrera bidegabeak itzultzea berraztertzeko prozedura mota berezia, aldi betearazlean egin diren zuzenbide-publikoko diru sarreren ordainketen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusian behar ez bezala sartu diren diru kopuruak itzultzeko eskubidea aitortzen duena, honako baldintzaren bat betetzen denean:

a) Ordainketa bi aldiz egin denean.

b) Sartutako zenbatekoa beharrezkoa zena baino handiagoa izan denean.

c) Sartutako zenbatekoa edozein zorrekin bat ez datorrenean.

d) Hainbat zorrekin bat datozen zenbatekoak jaso direnean, horiek kobratzeko eskubidearen preskripzio-epea amaitu denean.

e) Kobrantza egin bada legez egin behar ez ziren egintza betearazleen ondorioz (bahitu ezin diren ondasunak edo eskubideak direlako edo Prozedura Zibilaren 1/2000 Legean aurreikusten den eskala gainditu delako).

f) Errekurtso administratibo edo erreklamazio ekonomiko-administratibo baten ebazpenaren arabera erabakitzen denean, edo ebazpen judizial irmo bati jarraikiz.

g) Zerga-bilketako araudian edo araudi zibilean aurreikusitako bestelako arrazoiengatik.

 

Erabakitzeko gaitasuna duen organoak ebazpen arrazoitua emango du eta, hala badagokio, itzultzeko eskubidea erabakiko da, eskubidearen titularra eta itzultzearen zenbatekoa zehaztuta.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoei zuzenduta dago

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Berraztertze-errekurtsoa : 0600902
  • DIRU-SARRERA BIDEGABEAK ITZULTZEA: 0600903

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Premiamendu-erabakiaren edo bahitura-eginbideen jakinarazpena jaso duten interesdunek (pertsona fisikoak/juridikoak) jarri dezakete berraztertzeko errekurtsoa. Norberaren izenean edo ordezkari baten bidez jardun dezakete

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat, errekurtsoa aurkeztu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak