Aurretiko hitzordua Zuzenean zerbitzuko aurrez aurreko arretan
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Deskribapena
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoetan aurrez aurreko arreta solik aurretiko hitzorduaren bidez izango da.
Aurretiko hitzorduaren xehetasunak
Bulegoak ohiko ordutegian irekiko dira, 08:00etatik 19:30era (abuztuan izan ezik, 8:00etatik 14:30ak arte), baina nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea.
Aldez aurreko hitzordua eskatu edo baliogabetzeko 2 aukera izango dituzu:
Interneten bidez
Telefonoaren bidez
945 01 90 00
Oharra: soilik aurretiko hitzorduarentzat
Hitzorduak 15 minuturo eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).
Bulegoetara joaten diren pertsona guztiei "BakQ " identifikazio elektronikoko ziurtagiria doan eskuratzeko aukera emango zaie. Ziurtagiri hori oso erabilerraza da, eta administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko aukera ematen du.
Oharrak
- Musukoa nahitaez erabili behar da.
- Osasun-agintarien jarraibideen arabera, uneoro errespetatuko dira instalazioen gehieneko edukiera eta ezarritako higiene-neurriak.
- Gaitutako langileen jarraibideak bete beharko dira une oro.
- Gogoratu zeure boligrafoa eraman behar duzula.
- Hitzorduaren egunean, puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
- Elkarren segidako hitzordu bat baino gehiago eskatzea gomendatzen da, izapide bat baino gehiago egin behar bada.
- Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.
- Behin izapidea amaituta, ezin izango da bulegoan egon.
Informazio gehiago
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38