Gazte Justizia
Talde horren ezaugarriak honako hauek dira:
- Zigor-arloko legeen arabera delitu bat egin duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteak.
- Salaketa baten ondorioz Fiskaltzarekin eta Adingabeen Epaitegiekin harremanetan daude.
- Zehapen- eta hezkuntza-neurriren bat ezarri zaie.
Adingabe batek zigor-arloan tipifikatuta dauden delituak egiteagatik ezartzen bada ere, esku-hartze hori adin-nagusitasunetik harago luza daiteke; alegia, hemezortzi urtetik aurrera. Kasu horretan, erantzukizun penalari dagokionez norbanakoa adingabe gisa tratatuko da, baina, gainerako jarduketetan pertsona heldu gisa tratatuko da.
Garatu beharreko jarduera guztien abiapuntua pertsona horien nerabe-izaera da. Nerabe horiek bizitzako aldi batean daude, eta helduarora igarotzeko aldaketa anitzak izaten dituzte eremu guztietan (psikologikoa, afektiboa, emozionala, soziala, familiakoa, prestakuntzakoa, biologikoa, etab.).
Horregatik, abian jartzen diren erantzunak pertsona horientzat espezifikoak eta diseinatuak izan behar dira, eta, beraz, helduentzat ezartzen direnekiko desberdinak izan behar dira.
Euskadiko Gazte Justiziaren printzipioak
1996an, Eusko Jaurlaritzak erabat bereganatu zuen adingabeen arau-hausleen arloko eskumena, eta 2024az geroztik, Justizia eta Giza Eskubideen Sailari dagokio Gazte Justiziaren arloa.
Euskadiko Gazte Justiziaren printzipioak urteotan lortutako esperientzia praktikotik, beste arrakasta-eredu batzuetatik, nazioarteko ebaluazioetatik, eta, bereziki, sistematik igarotzen diren nerabeekin egindako eguneroko lanetik datoz.
Printzipio horiek arautu beharko lituzkete nerabeei arreta ematen dieten epaitegi, fiskaltza, talde psikosozial eta gainerako erakundeen jarduerak.
Honako hauek dira oinarrizko printzipioak:
- Zigor-erantzukizuneko eredua: izaera zehatzaile-hezitzailea.
- Berme-sistema: eskubide guztiak zorrotz errespetatzea.
- Erantzukizuna: gazteek beren ekintzen ondorioak beren gain har ditzaten sustatzea. Horretarako, justizia leheneratzaileko prozesuak egiten dira.
- Behar den gutxieneko esku-hartzea.
- Interes gorena: kasu bakoitzari egokitutako neurriak.
- Ikuspegi komunitarioa normalizatzea: ingurunean eta eguneroko bizitzan integratzea sustatzea.
EAEko Gazte Justiziaren printzipioak
Adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan aurreikusitako neurriak, Euskadiko Administrazio Publikoak betearazi beharrekoak, honako hauek dira:
Hezkuntza Zentroan betetzeko neurriak
- Erregimen itxiko barneratzea. Zentroan bizi da, eta bertan egiten ditu formazio, heziketa, lan eta aisialdiaren inguruko jarduera guztiak.
- Erregimen erdi-irekiko barneratzea. Zentroan bizi da, baina zentrotik kanpo egiten ditu formazio, heziketa, lan eta aisiaren inguruko jarduerak. Jarduerak ikastetxetik kanpo egitea pertsonaren bilakaeraren eta horietan aurreikusitako helburuak betetzearen mende egongo dira. Adingabeen Epaitegiak epe jakin baterako eten ahal izango ditu, eta jarduera guztiak zentro barruan egitea erabaki.
- Erregimen irekiko barneratzea. Inguruko zerbitzu normalizatuetan gauzatuko dituzte heziketa-programaren jarduera guztiak. Ohiko bizilekua egoitza izango da, barne-programa eta araudiaren arabera.
- Barneratze terapeutikoa, erregimen itxian, erdi-irekian edo irekian. Zentro espezializatuan egiten da, eta heziketa-laguntza espezializatua edo tratamendu berezia eskaintzen zaie nahasmendu psikikoak, adikzioak edo pertzepzioan alterazioak dituzten pertsonei, baldin eta azken horiek errealitatearen pertzepzioak eragin larria badute. Neurri hori modu independentean edo legean aurreikusitako beste neurri batzuen osagarri gisa ezarri daiteke. Pertsonak tratamenduari uko egiten badio, epaitegiak ordezko neurri bat ezarri beharko du, bere testuingurura egokitzeko.
Barneratze-neurri guztiek bi aldi izango dituzte: lehena, dagokion zentroan gauzatuko da, eta, bigarrena, zaintzapeko askatasunaren araubidean, epaitegiak aukeratutako modalitatean.
- Asteburuko egonaldia. Euren etxean edo zentro batean egongo dira, askoz jota, hogeita hamasei ordutan zehar, ostiral arratsalde edo gauetik igande gaua arte, epaileak agindutako zereginak, gizarte-hezkuntzakoak, burutzeko behar duten denbora kenduta.
Hezkuntza Zentro batean asteburua igarotzea neurri judizialari
Asteburuan etxean egotea neurri judizialari buruzko gidaliburuak
- Beste norbaitekin edo beste familia edo hezkuntza-talde batekin bizitzea. Epaileak ezarritako denboraldian zehar, beste norbaitekin edo bere familiaz besteko familia batekin edo hezkuntza-talde batekin bizi behar da; horiek guztiak egokiro hautatuko dira, adingabea gizarteratze-prozesuan orientatzeko.
Erregimen erdi-irekiko barneratzea
- Tratamendu anbulatorioa. Neurri horren pean dauden pertsonek adierazitako zentrora joan behar dute, medikuek zehaztutako maiztasunarekin, eta beren nahasmendu psikikoa, mendekotasuna edo pertzepzio-alterazioa tratatzeko ezarritako jarraibideak bete behar dituzte. Bakarrik edo beste neurri batzuekin batera aplika daiteke. Pertsonak mendekotasuna gainditzeko tratamenduari uko egiten badio, Epaitegiak beste neurri bat ezarri beharko du, bere testuingurura egokitua.
Tratamendu anbulatorioa neurri judizialari buruzkoa gidaliburua
- Eguneko zentrora joatea. Neurri horren menpe dauden pertsonak beren ohiko etxebizitzan bizi dira, eta komunitatean erabat integraturik dagoen zentrora joango dira, laguntza, hezkuntza, heziketa, lan edota aisialdiko jarduerak egitera.
Eguneko zentro batera joatea neurri judizialari buruzko gidaliburua
- Zaintzapeko askatasuna. Neurri hau pertsonaren jardueraren eta ikastetxera, prestakuntzara edo lan-arlora joatearen jarraipena egitean datza, arau-haustea eragin zuten faktoreak gainditzen lagunduz. Gainera, Adingabeen Epaitegiak onartutako esku-hartze programaren gizarte- eta hezkuntza-jarraibideak bete behar ditu, profesional arduradunarekin aurreikusitako elkarrizketak izan behar ditu eta, hala badagokio, Epaitegiak ezartzen dituen jokabide-arauak bete behar ditu.
Hauetakoren bat edo batzuk izan daitezke:
- Ikastetxera erregulartasunez joateko beharra, ez-joateak justifikatu behar zaizkio.
- Prestakuntza-, kultura-, hezkuntza-, lanbide- eta lan-programetan, sexu-hezkuntzako programetan, bide-hezkuntzako programetan edo antzekoetan parte hartzeko betebeharra.
- Toki, establezimendu edo ikuskizun zehatz batzuetara joateko debekua.
- Aldez aurreko baimen judizialik gabe bizilekutik joateko debekua.
- Leku jakin batean bizi behar izatea.
- Adingabeen epailearen aurrean edo izendatutako profesionalaren aurrean agerraldi pertsonala egin beharra, egindako jardueren berri emateko.
- Epaitegiaren iritziz epaia jaso duen pertsona gizarteratzeko beharrezkoak diren beste betebehar batzuk betetzea, betiere haren duintasunaren aurkakoak ez badira. Neurri horietakoren batek familiarekin edo tutoreekin bizitzea eragozten badu, adingabeak babesteko erakundeari jakinaraziko zaio, 1/1996 Lege Organikoaren arabera egokiak diren neurriak har ditzan.
Zaintzapeko askatasunari buruzko gida
- Gizartearentzako lanak. Neurri hau ezin da ezarri adingabearen adostasunik gabe. Adingabeak adierazten zaizkion ordaindu gabeko jarduerak egin beharko ditu, interes sozialekoak edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen onurarako.
- Gizarte- eta hezkuntza-lanak egitea. Pertsonak, barneratzerik eta zaintzapeko askatasunik gabe, hezkuntza-arloko berariazko jarduerak egin behar ditu, bere gizarte-gaitasuna garatzen laguntzeko.
Gizarte-hezkuntzako zereginak neurri judizialari buruzko gidaliburua
Beste neurri batzuk
- Biktimarengana hurbiltzeko edo harekin komunikatzeko debekua. Pertsona hori ezin izango da biktimarengana, haren senideengana edo Epaitegiak adierazitako beste pertsona batzuengana hurbildu, ezta haiekin harremanetan jarri ere, eta ezin izango da egon bertaratzen diren edozein lekutan, ez eta haren etxean, ikastetxean edo lantokian ere. Debekatuta dago, halaber, edozein bitarteko (idatzia, ahozkoa edo digitala) erabiliz kontaktatzea. Neurri horrek adingabea familiarekin edo tutoreekin bizitzea eragozten badu, adingabeak babesteko erakundeari jakinaraziko zaio, 1/1996 Lege Organikoaren arabera dagozkion neurriak har ditzan.
- Ohartarazpena. Neurri hori Adingabeen Epaitegiak egindako errieta bat da, pertsonak gertakarien larritasuna eta izan ditzakeen ondorioak uler ditzan, eta etorkizunean jokabide hori ez errepikatzeko eskatuz.
- Gidabaimena kentzea. Neurria ziklomotorrak edo ibilgailu motordunak gidatzeko baimena kentzea edo galaraztea da, bai eta ehizarako edo armak erabiltzeko baimenak ere. Neurri osagarri gisa ezar daiteke, delitua ibilgailu edo arma bat erabiliz egin denean.
- Erabateko desgaikuntza. Neurri horrek berekin dakar ohore, enplegu eta kargu publiko guztiak behin betiko kentzea, hautapenezkoak barne, baita horiek lortzeko edo edozein kargu publikotarako hautatua izateko ezintasuna ere, neurriak irauten duen bitartean.
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du adingabeen epaitegiek eta Estatuko beste epaitegi batzuek emandako neurriak betearazteko. Salbuespen gisa, beste autonomia-erkidego batek neurria betearazi ezin duenean.
Eskumen hori Justizia Zuzendaritzaren mendeko Gazte Justiziako Zerbitzuaren bidez garatzen da. Zerbitzu horrek gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatu, planifikatu, antolatu eta ebaluatzeko eginkizunak ditu, eta Jaurlaritzako sailen lana koordinatzen du.
Hezkuntza-neurriak gauzatzeko, EAEk hurrengo baliabideak ditu:
Gazte Justiziako Hezkuntza Zentroen Sarea
Gazte Justiziako Hezkuntza Zentroen Sarea zentro espezifikoek osatzen dute. Zentro horiek langile espezializatuak dituzte, eta barneratze-neurriak (erregimen guztietan), asteburuetako egonaldiak, eta, salbuespen gisa, hezkuntza-taldeko bizikidetzak gauzatzen dira.
Indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, zentro horiek hiru mailatan sailkatuta daude:
- I. mailako zentroak. Erantzukizun eta kudeaketa publikoko zentroak dira, eta horietan betetzen dira eskubideak gehien murrizten dituzten eta iraupen luzeena duten neurriak.
- II. mailako zentroak. Erantzun publikoko zentroak, baina irabazi-asmorik gabeko erakunde batek kudeatutakoa. Tamaina txikikoak dira eta erregimen erdi irekian, irekian edo itxian hartzen dituzte neurriak. Iraupen laburrekoak.
- III. mailako zentroak. Oso tamaina txikikoak dira, 6 plaza gehienez, komunitatean integratuak. Erregimen irekiko edo erdi-irekiko barneratzeen azken faseetarako erabiltzen dira.
Gazte-justiziako hezkuntza-zentroetan lan egiten duten pertsona gehienak hezitzaileak dira. Pertsona horiek, txandaka, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan neska-mutilekin bizi dira "eguneroko bizitzako" espazioan.
Bigarren taldea ikasgela eta lantegien ardura duten pertsonek osatzen dute, hau da, ikastetxearen barruko prestakuntzaz arduratzen direnek.
Hirugarren taldea eguneroko bizitzako taldeak koordinatzen dituzten pertsonek eta esku-hartze soziofamiliarreko eta psikologikoko arloetan esku hartzen duten teknikariek osatzen dute. Azkenik, zerbitzu- eta administrazio-funtzioak betetzen dituztenak daude. Gainera, I. eta II. mailako zentro batzuek hezkuntza-taldeei laguntzeko segurtasun-langileak dituzte.
|
Maila |
Zentroak |
Helbidea |
Harremanetarako |
|
I |
Ibaiondo |
San Cristóbal auzoa, z/g 20700 Zumárraga |
Tlf: 943 – 02 34 20 (zentralita) / 943 02 34 23 (Zuzendaritza) |
|
II
|
Uribarri |
Santiagolarra auzoa, 10 01520 Arrazua-Ubarrundia |
Tlf: 945 063188 / 945 063190 / 945 063191 Fax: 945 063189 |
|
Txema Fínez (Aramaio Unitatea) |
Eguzkierripa auzoa, z/g 01169 Aramaio |
Tlf: 945 / 445974 Fax: 945 / 445975 |
|
|
Andoiu/Gorbeia |
Vitoria-Estella errepidea, 9.km 01194 Andoiu |
Tlf: 945 29 32 88 / 945 06 31 51 ax: 945 29 32 16 |
|
|
Urgozo |
Urgozo Baserria, 20, Zugastieta 48392 Muxika |
Tlf: 94 630 12 80 Fax: 94 630 98 56 |
|
|
Arratia |
Zubizarra kalea, 8 48143 Areatza |
Tlf: 94 426 80 70 / 94 42680 71 Fax: 94 458 06 93 |
|
|
R. A. Bilbao I |
Mina San Luis, 8-3ºB 48003 Bilbao |
Tlf: 94 415 19 77 Fax: 94 415 16 51 |
|
|
III
|
Txema Fínez (Prim Unitatea) |
Prim kalea, 22 – 1º 20006 Donostia-San Sebastián |
Tlf: 628 553 173 Fax: 943 463 084 |
|
Txema Fínez (Bremen Unitatea) |
Bremen kalea, 13-3º B 01010 Vitoria-Gasteiz |
Tlf./Fax: 945 06 64 70 |
Ingurune irekiko zerbitzua
Zerbitzu horren barruan sartzen dira eguneko zentroak (eguneko zentrora joateko neurriak betetzeko) eta ingurune irekiko taldeak (zaintzapeko askatasunak betetzeko, gizarte- eta hezkuntza-lanak egiteko, gizartearentzako lanak egiteko, tratamendu anbulatorioak egiteko eta asteburuko egonaldiak etxean egiteko).
Hezitzaileek eta zerbitzuko arduradunek osatzen dituzte, eta horiek zuzenean arduratzen dira neurriak betearazteaz, adingabe bakoitzarekin eta haren ingurunearekin hezkuntza-harreman pertsonalizatua eginez. Zerbitzu horien kudeaketa irabazi-asmorik gabeko elkarteekin hitzartuta dago.
|
Zerbitzuak |
Helbidea |
Harremanetarako |
|
URIBARRI Eguneko zentroa (Araba) |
Santiagolarra auzoa, 10 01520 Arrazua-Ubarrundia |
Tlf: 945 063188 / 945 063190 / 945 063191 Fax: 945 063189 |
|
ZABALIK Eguneko zentroa (BIizkaia) |
Cervantes etorb, 43/ 2.eraikina – 3. so 48970 Basauri |
Tlf: 94 426 23 06 Fax: 94 426 23 07 |
|
IREKI Eguneko zentroa(Gipuzkoa)) |
Magdalena Jauregiberri paseoa, 4 20014 Donostia-San Sebastián |
Tlf: 943 27 39 43 Fax: 943 27 20 70 |
|
Ingurune irekia Araba |
Errekatxiki kalea, 19 behea 01003 Vitoria-Gasteiz |
Tlf: 945 77 47 33 / 945 25 69 32 Fax: 945 12 17 78 |
|
Ingurune irekia Bizkaia |
Txakolin kalea, 2 atzealdea 48015 Bilbao |
Tlf: 94 426 28 73 Fax: 94 426 25 38 |
|
Ingurune irekia Gipuzkoa |
Virgen del Carmen kalea, 41 Behea 20012 Donostia-San Sebastián |
resp.smmagipuzkoa@berriztu.com Tlf: 943 44 43 38 Fax: 943 44 43 39 |
Beste erakunde laguntzaile batzuk
Ehun erakunde eta profesional baino gehiago ari dira Gazte Justiziarekin elkarlanean, neurriak betearazten eta programak funtzionatzen laguntzeko. Horien artean nabarmentzekoak dira osasun mentaleko zentroak, droga-mendetasunen eta osasun mentalaren arloko erakundeak, ikastetxeak eta prestakuntza-zentroak, eta gizarte-zerbitzuetako, zerbitzu soziokulturaletako, ingurumeneko, espazio publikoen mantentze-lanetako edo animalien babeseko erakunde publiko eta pribatuak, besteak beste. Lankidetza horietako askok komunitatearen mesederako prestazioak garatzeko aukera ematen dute.
Gazte Justiziako Zerbitzuaren urteko memoriak
Urtero, EHU-ko Kriminologiaren Euskal Institutuarekin (IVAC-KREI) lankidetzan, Gazte Justiziako Zerbitzuaren memoria bat egiten da, urtean zehar Justizia Zuzendaritzan sarrera izan duten EAEko Adingabeen Epaitegien neurrien eskaria erreferentziatzat hartuta.
- Gazte Justiziako Zerbitzuaren 2023ko memoria
- Gazte Justiziako Zerbitzuaren 2022ko memoria
- Gazte Justiziako Zerbitzuaren 2021eko memoria
Gainontzeko memoriak kontsultatu nahi izatekotan, jo ezazu www.justizia.eus orrialdeko dokumentuen biltegira.
Gazteen Justizia Zerbitzuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen ditu bulegoak.
Vitoria-Gasteiz
- Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1 | 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba (Mapan ikusi)
- Telefonoa: 945019136 | Faxa: 945019153
- Ordutegia: 9etatik 15etara. Goardia 24 orduz.
- E-posta: justiciajuvenil@euskadi.eus
Bilbo
- Helbidea: Barroeta Aldamar, 10-2 | 48001 Bilbo, Bizkaia (Mapan ikusi)
- Telefonoa: 944016721 | Faxa: 944016989
- Ordutegia: 9etatik 15etara
- E-posta: justiciajuvenil@euskadi.eus
Donostia-San Sebastián
- Helbidea: Teresa de Calcuta kalea, 1 | 20012 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa (Mapan ikusi)
- Telefonoa: 688671110
- Ordutegia: 9etatik 15etara
- E-posta: justiciajuvenil@euskadi.eus
Gazte Justiziaren VI. Plana EAEn 2025-2029
Gazte Justizia Planak
Eusko Jaurlaritzak 1996an hartu zuen adingabe arau-hausleak gizarteratzeko eskumena. Harrezkero, hainbat plan egin eta gauzatu ditu, eta horiei esker, gazte-justiziako funtzionamendu-eredu bat garatu ahal izan da, bai eta zentroen eta baliabide material eta pertsonalen sare bat ere, 2001etik aurrera 5/2000 Lege Organikoa aplikatzearen ondorioz sortutako gazte-neurriak gauzatzeko eskaera handiari behar bezala erantzuteko gai izango direnak.
Plan horiek, hezkuntza-kalitatea handitzeaz gain, sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazio hobea lortzera bideratu dira, bai eta neurriak gauzatzeko esku-hartzearen integraltasunera ere. Inplikatutako sail guztien arteko lankidetza bultzatu da: Justizia eta Giza Eskubideen Sailaz gain, Segurtasuna; Osasuna; Hezkuntza; Ekonomia, Lana eta Enplegua, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak.
Azken aldaketako data: