Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Gazte Justiziaren Planak

Gazte Justiziaren VI. Plana EAEn 2025-2029 

Gazte Justiziaren Planak

Eusko Jaurlaritzak 1996an hartu zuen adingabe arau-hausleak gizarteratzeko eskumena. Harrezkero, hainbat plan egin eta gauzatu ditu, eta horiei esker, gazte-justiziako funtzionamendu-eredu bat garatu ahal izan da, bai eta zentroen eta baliabide material eta pertsonalen sare bat ere, 2001etik aurrera 5/2000 Lege Organikoa  aplikatzearen ondorioz sortutako gazte-neurriak gauzatzeko eskaera handiari behar bezala erantzuteko gai izango direnak.

Plan horiek, hezkuntza-kalitatea handitzeaz gain, sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazio hobea lortzera bideratu dira, bai eta neurriak gauzatzeko esku-hartzearen integraltasunera ere. Inplikatutako sail guztien arteko lankidetza bultzatu da: Justizia eta Giza Eskubideen Sailaz gain, Segurtasuna; Osasuna; Hezkuntza; Ekonomia, Lana eta Enplegua, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak.

Azken aldaketako data: