Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

"Gaurkotu", establizimendu turistikoen datuak Gaurkoratzeko sareari buruzko informazioa.

Logo de Gaurkotu

Gaurkotu Euskadiko turismo-ostatuei beste zerbitzu bat emateko asmoarekin sortu den tresna dugu, baliabide horiek sarean sustatzearren.


Gaurkotu extranetaren bitartez, turismo-ostatuei Euskadiko turismo-atariaren erabilera eskaini nahi zaie beren eskaintzak eta promozioak merkaturatzeko bide gisa eta era berean, eduki multimediak sartzearekin batera (irudiak, bideoak,liburuxkak, eta abar), sarearen bidez eskainitako edukiak aberastu egiten dira.

Lehen urrats gisa, erabiltzailea eta pasahitza sartuz Gaurkotu extranetean sar daitezkeen alojamenduetan erabiltzen hasi da sistema hori, Sail honek establezimendu bakoitzari buruz duen informazio guztia zuzentzeko, eguneratzeko eta/edo hobetzeko.

Aplikazio horretan datuak sartzean sor daitekeen edozein zalantza edo kontsulta argitzeko, erabiltzailearen arretarako zentro bat sortu da; horren bidez, 649 874 453 telefono-zenbakira deituta edo gaurkotu@euskadi.eus helbide elektronikora idatziz harremanetan jarri ahal izango zara 09:00etatik 15:00etara.

Ekimen horri esker, establezimenduek informazioa zuzenean eduki ahal izango dute eguneratuta, eta horretaz gain, bisitariek euskadi.eus turismo-atarian ikusiko dituzten eskaintzak sartu ahal izango dituzte. Bigarren fasean, Euskadiko beste hainbat turismo-baliabide sartuko dira.

Gaurkoturen pdf dokumentua deskargatu (PDF, 2 MB)

Gaurkotu extranetera sarbidea

Azken aldaketako data: