Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Zein eduki jaso beharko ditu gutxienez eraketa-aktak?

Eraketa-aktak honako hauek jaso behar ditu:

a) Elkartea sustatzen duten pertsonen izen-abizenak, pertsona fisikoak badira; izena edo sozietatearen izena, pertsona juridikoak badira, eta, kasu batean zein bestean, pertsona horien naziotasuna eta helbidea. Pertsona fisikoek jasota utzi ahal izango dute zein den beren auzotasun zibila eta, hala badagokio, zein den beren ezkontza-ondasunen araubidea edo izatezko bikotearen ekonomia-araubidea.

b) Pertsona sustatzaileek elkarte bat eratzeko duten borondatea, elkartearen izena eta sustatzaileek beren artean egindako itunak, halakorik egin badute.

c) Onetsi dituzten estatutuak: elkarteren funtzionamendua arautuko dute, eta horien edukiak bat etorri behar du hurrengo artikuluan agindutakoarekin.

d) Presidentearen, idazkariaren eta diruzainaren izendapena, eta, halakorik balego, kide anitzeko gobernu- organoko kideena ere bai.

e) Akta egiletsi den tokia eta eguna, eta pertsona sustatzaileen izenpea, edo horien ordezkariena, sustatzaileak pertsona juridikoak badira.

Pertsona juridikoen kasuan, eraketa-aktarekin batera, balio duen eran organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu behar da, bai eta pertsona horien nortasun juridikoaren egiaztagiria ere. Pertsona juridikoek hartutako erabakiaren ziurtagirian, pertsona horiek elkartea eratzeko eta bertako kide izateko duten borondatea azaldu behar da, bai eta elkartea ordezkatuko duen pertsona fisikoaren izendapena ere.

Pertsona fisikoek ordezkari bidez hartzen badute parte eraketa-aktan, ordezkari horren nortasunaren eta egiten duen ordezkaritzaren egiaztagiria erantsiko zaio aktari.