Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Nola sailkatzen dira elkarteak?

Elkarteak honako talde hauetan sailkatzen dira:

a) Xede partikularrak dituzten elkarteak: elkarteok, oro har eta lehentasunez, elkartekideen alde bideratzen dituzte beren jarduera sozialak, nahiz eta hirugarrenen aldeko jarduerak ere egin ditzaketen.

b) Xede orokorrak dituzten elkarteak: elkarteon xedeen artean elkartekideen interesak gainditzen dituzten interesak asetzea dago; oro har eta lehentasunez, hirugarrenen edo gizarte osoaren aldeko jarduerak egiten dituzte, eta beste pertsona batzuei ere elkartean beren borondatez sartzeko aukera eskaintzen diete.

c) Tutoretza edo kuradoretzapeko pertsonek osatzen dituzten elkarteak: pertsona horiek elkarteak eratu ahal izango dituzte edo elkarteetan kide gisa sartu ahal izango dira haien gaitasuna ordeztu edo osatu behar duten pertsonen adostasuna badute, agiri bidez egiaztatua, baina ezin izango dira elkartearen gobernu- organoko kide izan, halako organorik bada, ez eta elkartearen ordezkari gisa aritu ere.