Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemari buruzko ohiko galderak
Zuzenean sar dezaket informazioa Sisteman?
Bai, kudeaketa-modulura sartuz gero, Hasi saioa botoia sakatuta.
Horretarako beharrezkoa da:
- Ezagutza-sareko kide izateko izapide elektronikoa egin izana.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan onartua.
Gerta daiteke erabiltzaile bera kudeaketa-modulura hainbat modutan sartu ahal izatea; beraz, kasu bakoitzean egokia aukeratu beharko du:
- Norberaren izenean sartzea. Kudeaketa-moduluan egiten duen guztia bere izenean erregistratuko da.
- Erakunde bateko kide gisa sartzea. Erakundea eta ordezkatu nahi duen zentroa aukeratu beharko ditu. Kudeaketa-moduluan egiten duen guztia erregistratuta geratuko da hautatu duen erakundearen eta zentroaren izenean.
Honako rol hauek definitu dira:
- Editorea, honako eginkizun hauek egin ditzakeena, gaingiroki:
- Informazio-fitxetako informazioa editatzea eta argitaratzea.
- Datu-multzoak sortu eta kudeatzea.
- Administratzailea, editorearen baimenez gain:
- Informazio taxonomikoa mantentzea,
- Ezagutza Sareko kide guztien datu-multzoak mantentzea.
- Sistemaren parametrizazioari buruzko informazioa kudeatzea: taulak, ikonoak, entitate laguntzaileak, konfigurazio-parametroak, etab.
- Informazio-sistemaren gainerako erabiltzaileen rolak kudeatzea.
Lehenetsita, Ezagutza-Sareko kide bakoitzari editore rola esleitzen zaio.
Gidak, erabilera-eskuliburuak eta datuak kargatzeko Excel fitxategiak daude atal honetan: Nola bidali informazioa Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko
Sisteman informazioa sar dezaket ezagutza-sareko kide izan gabe?
Bai, informazioa sar daiteke atal honetan deskarga daitezkeen Excel fitxategien bidez: Nola bidali informazioa Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko. Atal horretan, erabiltzeko gidak eta eskuliburuak ere deskarga daitezke.
Gida azkarrak
Harremanetan jartzeko
Sistemari buruzko edozein zalantza argitzeko: m-iturribarria@euskadi.eus
Azken aldaketako data: