Euskal Autonomia Erkidegoko LIFE+ Estuarioak proiektuaren bukaerako jardunaldia
Jardunaldiaren helburua 2010ean abiatu eta 2014an bukatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Life+ Estuarioak proiektuan egindako ekintzak eta lortutako emaitzak erakustea da. Proiektuak iraun duen lau urte hauetan, Baccharis halimifolia espezie inbaditzailea desagerrarazteko lanak egin ditugu, Urdaibai, Txingudi eta Leako estuarioetako 700dik gora hektareatan, eta hala, espezie horren eraginez desplazatuta zeuden habitat naturalak berreskuratzen lagundu dugu.
Orain, espezie exotiko inbaditzaileen inguruko berariazko politiketan eta araudietan aurrerapen garrantzitsuak egiten ari gara. Beraz, jardunaldiaren hasieran, Europako egoera eta lehentasunak aurkeztuko ditugu, baita EEIen inguruko Europako araudi berriaren lanketan ematen ari diren aurrerapausoak, estrategia nazionalen eta Estatuko lantaldearen garapena eta Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldi honetako lan-ildo nagusiak ere.
Horrez gain, EAEn espezie inbaditzaileekin lotuta egiten diren kontrol- eta ikerketa-ekintza nagusiak aurkeztuko ditugu.
Egitaraua 2014/03/13
- 09:30
Hasiera
Ana Oregi Bastarrica, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua. Eusko Jaurlaritza
- 09:50
Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko nazio eta Europa mailako politikak.Europako Parlamentuaren erregelamendu-proposamena eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren jarduerak
Isabel Lorenzo, TRAGSATEC, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa
- 11:00
Kafea
- 11:30
Espezie exotiko inbaditzaileen arloko Eusko Jaurlaritzaren lan-ildo orokorrak
Amaia Barredo, Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza
- 12:00
Fauna inbaditzailearen egoera EAEn eta horiei lotutako jarduerak
- Zebra-muskuiluaren EAE-n, espezie inbaditzaile baten jarraipen eta kudeaketa. Fran Silvan, URA-Uraren Euskal Agentzia. Eusko Jaurlaritza. (20')
- Vespa velutinaren egoera eta horri lotutako ekintzak. Juan Ramón Puy Pitarque, Ekonomiaren Garapen eta Lehikortasun Saila. Eusko Jaurlaritza. (20')
- Amerikar bisoiaren egoera eta horri lotutako ekintzak. Joseba Carreras, Arabako Foru Aldundia. (20')
- 13:15
Bazkaria eta bisita Euskadiko Bioaniztasun Zentrora
- 14:30
Euskadiko estuarioen Life+ proiektua: egindako ekintzak eta emaitza orokorrak
Marta Rozas, Natura Ingurunearen Zerbitzu Arduraduna. Ingurumen eta Lurraldeko Politika Saila. Eusko Jaurlaritza
Estela Beteta, teknikaria, Ihobe, Ingurumen Kudeaketarako Sozietatea. Eusko Jaurlaritza
- 15:00
Baccharis halimifolia ezabatzeko lanen plangintza, gauzatzea eta jarraipena
Estela Beteta,teknikaria, Ihobe, Ingurumen Kudekaetarako Sozietatea. Eusko Jaurlaritza
- Landa lanen antolaketa eta prebentzio. Aitor Urrutikoetxea, GAIMAZ.
- Txingudin eta Jaizkibelen Baccharis halimifolia ezabatzeko lanen koordinazioa. Jon Zulaika, Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Baccharis halimifolia kudeatzeko gidaliburua. Laura Capdevila eta Bernardo Zilletti, Inbasio Biologikoetako Aditu Taldea.
- 16:00
Baccharis halimifolia kentzeko eremuetako landaredi-komunitateen bilakaera
Landako segimendu-taldea: Anais Mitxelena, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Amador Prieto
- 16:30
Etenaldia. Kafea
- 17:00
Baccharis halimifoliak estuarioetan duen inpaktua, egokitzapen mekanismoak eta deuseztatzeko tratamenduei ematen dien erantzuna
Lidia Caño, Landareen Biologia eta Ekologia Saila. EHU/UPV
- 17:30
Espezie inbaditzaileek Urdaibaiko paseriforme-espezieen habitatean duten inpaktua
Juan Arizaga, Urdaibai Bird Center - Aranzadi Zientzia Elkartea
- 18:00
Post-Life jarduerak euskal kostaldean eta Urdaibai biosfera-erreserban
- 18:30
Amaiera
Amaia Barredo, Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza
Egitaraua 2014/03/14
- 09:00
Bisita teknikoa (Urdaibai)
Urdaibaiko jarduera-eremu bat(zuk) bisitatu d(ir)a
Eman izena IHOBEren bidez