Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Babeserako Harrera-Sistemaren Autonomia-Faserako Sarbidea
2025eko urtarrilaren 1etik, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du Asiloko Autonomia Fasea kudeatzeko eskumena, irailaren 26ko 2768/1980 Errege Dekretuaren bidez Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako zerbitzuak handitzeko Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioa onartzen duen apirilaren 16ko 42/2024 Dekretuak aurreikusitakoaren arabera.
Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Babeseko Harrera-Sistemaren Autonomia Fasearen helburua, errefuxiatu, birfinkatu edo aberrigabe gisa aitortutako pertsonak gizartean erabat sartzen direla bermatzea.
Eskaera hau egin ahal izateko baldintzak honako hauek izango dira:
- Nazioarteko eta aldi baterako babeseko harrera-sistemaren (SAPIT) erabiltzaile izatea.
- Nazioarteko babesaren izaera aitortua izatea (errefuxiatu, birfinkatu edo aberrigabezia).
- SAPITeko harrera-zentroetatik kanpoko egoitza-baliabide bat izatea.
- Eskubidez jaso ditzaketen prestazio publiko guztiak eskatu izana (DBSE, BGDS, etab.).
Azken aldaketako data: