Lehendakaritza

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia

Legegintzaldi honetan, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia sortu da, Lehendakaritzaren egitura instituzionalaren barruan, 2030 Agendarekiko konpromisoarekin lotutako estrategiak eta jarduerak dinamizatzeko eta koordinatzeko, Eusko Jaurlaritzaren barruan eta Eusko Jaurlaritzatik.

Haren jarduera-eremuan sartzen da, halaber, Sailen arteko lankidetza sustatzea, eragiten diguten trantsizio sozialeko beste eremu batzuekin lotutako jarduerak garatzeko, hala nola ohitura sozialak COVID-19aren pandemiaren bilakaerara egokitzea, erronka demografikoa, Migraziorako Euskal Itun Sozialaren garapena, ADOS Batzordean erlijioen arteko bizikidetzari laguntzea, edo erradikalizazio biolentoa prebenitzeko Uztartu esperientzia pilotua.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari dagokio agertoki sozial berrien azterketa sustatzea, sail arteko eta erakunde arteko jarduera-proposamen berriak identifikatzea eta koordinatzea, esperientzia pilotuak bultzatzea, erakundeen, gizartearen eta nazioarteko aliantzak dinamizatzea, eta politika publikoen eremu hori gizartean zabaltzea eta sustatzea.

Arlo hauetan egiten dugu lan