Argitalpen-data: 2014/06/27
openMyWork Eusko Jaurlaritzaren Forja OpenDatan
Eusko Jaurlaritzaren Forja, openMyWork-en oinarritua, elkarlanerako web eremua da eta hainbat aplikazio eskaintzen ditu.

"Eric S. Raymond-en “Katedrala eta azoka” (1997)" liburua argitaratu zenetik denbora dexente igaro da, eta baita Software Askearen garapenerako komunitateen inguruan lehenengo forjak agertu zirenetik ere. Hala ere, ekimen hauen garapen printzipioak berdin aplika ditzakegu (estrategia desberdinak jarraituz) softwarearean sorkuntzan, enpresa mailan eta sektore publikoan. Garapen prozesu ireki honen katalizatzaile bezala, forjek funtzesko lana egiten dute metodologia honek eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzeko, enpresa eta administrazio munduan: eraginkortasun gehiago lortzea, produktu burutuaren kalitatea hobetzea, esfortzuen berrerabilpena bultzatzea, estandaretara egokitzeko ahalmena eta garapen prozesuan arintasuna handitzea.
Hala ere, guztiz interkonektatuta dagoen mundu honetan, “belaunaldi berri bateko forjen” errekerimenduak antzeman dira (deszentralizazioa, sakabanatutako bertsioen kontrola, ezagutzaren kudeaketa, web semantikoa, komunikazioa, sinkronia, erabilgarritasuna, autentikatze anitza, federazioa, API, pertsonalizazioa, Web 2.0, cloud, etab.) gaur egungo (eta etorkizuneko) garapen metodologia eta ingurunei erantzun hobea emateko.
openMyWork sortu da errekerimendu horiei erantzuteko. Horretarako, lehenengo fase honetan arkitekturaren diseinuan arreta gehiago jarri da, funtzionaltasunean baino.
Horrela, forja izateaz gain, openMyWork “interfaze bateratua duen elkarlanerako ingurune sakabanatua” da. Halaber, plataforma anitzetan erabilgarria dela esan dezakegu.
Bere izaera deszentralizatuaz gain, OpenMyWork oso modulagarria eta eskalagarria da bere arkitekturari esker. Baina bere ezaugarririk inportanteena idazmahaiaren osagaia da, lanaren datu guztiak interfaze berean izatea ahalbidetzen duena (oraingoz webean bakarrik): nire kodea, nire datuak, nire zerbitzaria, baina beste askorekin konektatuta. Eta forja bat barneratzen du ere.
Osagaiak eta funtzionaltasunak
openMyWork, lehenago esan dugunez, elkarlanerako web ingurunea da eta hainbat aplikazio eskaintzen ditu.
OpenMyForge: proiektuak garatzeko forja bat da, eta edozein ekimenerako oinarrizko moduluak ditu (ez dira zertan softwarearen garapenera zuzenduak izan behar): atazak, bugtrack, roadmap, gertakariak, svn, webdav, elkarlanerako editorea eta wikia. Proiektu publikoak egiteko ahalmena du (edonorentzat ikusgai direnak) eta pribatuak (proiektuko kideentzat bakarrik ikusgai), horregatik enpresa mundurako interesgarria izan daiteke.
OpenMyWork-en gaur egungo egoera eta ibilbide-orria
Eusko Jaurlaritzaren sistemetan (produkzioan) instalatuta dago; hala ere, “beta” fasean dago, bere instalazio-sistema eta erabilgarritasuna hobetu eta osotasunaren egonkortasuna bermatu nahi delako.
OpenMyWork-ek GPLv2 lizentzia (edo berriagoa) du eta kodea eskuragarri daukazue Eusko Jaurlaritzaren OpenData webgunean eta bere forjan.
Web2py2 komunitatean argitaratzeak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izateak eta SPI4 proiektuan egoteak proiektuak berak bere helburuak lortzeko beharrezko bultzada emango diotela espero dugu: berdinen arteko elkarreragingarritasuna, elkarlana, eta ezagutzaren eta praktika onenen transferentzia areagotzea.
OpenMyWork-en kodea eta dagokion dokumentazio guztia publikoki partekatu da "OpenData atarian"
Informazio gehiago
http://www.clad.org/reforme/boletin-324/proyecto-software-publico-internacional
