Argitalpen-data: 2012/05/22
"Softwarea berrerabiltzea", administrazio publikoan aldaketa teknologikoaren eredua
AA.PP-en esparruan aplikazio garapeneko modelo teknologiko berriagatiko bere apustuagatik eta bere izera berritzaileagatik komunikabide desberdinetan aurkezten ari den Dekretuak, Euskadiko sektore publikoaren aplikazio informatikoen irekiera eta berrerabilpena arautuko du. Euskadi aitzindaria da baldintzak ezartzen dituen 4/2010 Errege-Dekretua garatzean ez soilik aplikazioak publikoan eskura jartzeagaitik, baita hauen berrerabilpena egiteko aukeragaitik. Sustatzea eta gardentasunez lan egitea helburutzat izanda, parte-hartzea sustatu da. Horretarako euskal administrazio publikoaren organismo desberdinen partehartzeaz gain baita enpresa teknologikoen eta alor hontan aditu diren beste agente batzuren barneratzea bilatu da dekretua idazterakoan.
Gaur egun bizitzen ari garen errealitatera heltzeko, 'Software librea'-k azken urteotan egin behar izan duen bide zaila kontutan izanda, pertsona eta erakunde desberdinen bultzad beharrezko izan da. Oraingoz, etxe-ordenagailuetako erabilera masiboa lortu ez arren, ingurune kritikotan, mugikorretan, enpresetan, datu-zentruetan eta Sarearen azpiegituran era isilean zeharkatzea lortu du. Gaur asko dira jada teknologia libreagatik apustu egitea erabaki duten multinazional handiak.
Dekretuaren berehalako argitalpenak aldaketa teknologiko sakona dakar aplikazio informatikoen eskuraketan eta garapenean. Honekin teknologiaren errealitatezko erabilepenaren eredu berri bat hasten da, non kolaborazioa Euskal Administrazio Publikoaren modernizazioaren sustatzeko oinarri bat izango den. Aplikazioen garapenean modelo autarkiko batean urte askotan lan egiten jardun ondoren; aldaketa teknologikoaren garai berria iritsia, non gardentasuna, irekitzea eta berrerabilpena helburu bezala dituena eta inbertsioak iraunkorrak izatea bilatzen duena.
Abentura honetako funtsezko piezetako bat da EJIE-a, Eusko Jaurlaritzako Informatika Erakundea, Euskal Sektore Publiko moderno eta eraginkor bat era eraginkorrean lortzen laguntzea helburu duena. Bere eginkizun nagusia aldaketa ereduaren adopzioa erraztea eta aplikazioen garapenean kolaborazioa eta berrerabilpena egokiak izan daitezen baldintzak ezartzea. SALE-k, zentzu hontan, sostengatze, aholkularitza eta kudeaketa eginkizuna du aldaketa hau erraza eta sostengarria izan dadin.
