Urnietan, babes ofizialeko 25 etxebizitza tasatuko sustapeniean izena ematea(EB3-1243/21-LT-000)

Argitalpen-data: 

Urnietako udalerrian babes ofizialeko 25 etxebizitza tasatu eraiki behar ditu jabetzan BRITAC PROYECTOS S.L. sustatzaileak. 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari. 

Hori dela eta, Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2022ko urtarrilaren 17a eta 2022ko otsailaren 14a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak. 

2022ko otsailaren 21ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Etxebizitza Tasatu Autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – BRITAC PROYECTOS S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 25
  • Kokapena:1 AIU27 Lurzorua – Ermotegi (Urnieta)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza txikiena (52,32 m2) + eranskinak: 174.708,37 €
    • Etxebizitza handiena (90 m2) + eranskinak: 274.992,13 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat es leitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

BRITAC PROYECTOS S.L.

Telefonoa: 677 31 03 61

Posta elektronikoa: administracion@urumeaberri.com