localizaciones
LOKALIZAZIOAK
Xede nagusitzat egiturazko pobrezia desagerraraztea duen lankidetza-politika eraldatzailea, kalitatezkoa, koordinatua eta koherentea garatzeko helburuarekin, 22 herrialde lehenetsi dira haien giza garapeneko indizearen arabera, herrialde batek oinarrizko hiru dimentsiotan —bizitza luzea eta osasuntsua izatea, hezkuntza jasotzeko aukerak eta bizitza-maila duina— batez beste lortutako aurrerapena neurtzen duena.
22 herrialde horietatik 7k (Brasil, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Mexiko, Peru eta Venezuela) giza garapeneko indize handia dute, 8k (Angola, Bolivia, El Salvador, Guatemala, Honduras, India, Nikaragua eta Uganda) giza garapeneko indize ertaina dute, eta 5ek (Burundi, Boli Kosta, Mozambike, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ruanda, guztiak Afrikan) giza garapeneko indize txikia, hurrenez hurren.
- Harremanetarako |
- Lege-informazioa
- © 2012 Eusko Jaularitza - Gobierno Vasco


