EBALUAZIOA
Ebaluazioa gogoeta sistematikoko eta politika publikoaren azterketako prozesu partizipatiboa da. Prozesu horretan, aldez aurretik ezarritako irizpideei eta tresna zorrotzei jarraiki, agenteek ikaskuntzak bilatzen dituzte eta benetako erabakiak hartzen dituzte beren jarduna hobetzeko eta tresna horien eragina areagotzeko.
2012- 2015eko Gida Plan Estrategikoak ezarritako mekanismoak lankidetzako euskal politika ebaluatzeko.
Gida Plan Estrategikoak, lankidetzari buruzko Euskal Legean azaltzen den lankidetza-politikaren elementu nagusiak arautzen eta zehazten dituen dokumentu gisa, ezin dio utzi, Espainiako Lankidetzak berak ezartzen dituen baldintzen arabera, bere diseinuan (bere ikuspegia, ildo estrategikoak, lehentasunak eta helburua), bere ezarpen- eta kudeaketa-prozesuan ez ezik, emaitzak lortzean eta eraginean ere ebaluazioa txertatuko duen estrategia izateari. Horregatik, ebaluazio jarraitua egin behar da, balioespena egitea ahalbidetuko duena, bai maila estrategikoenean eta maila politikoan, bai maila eraginkorrean eta tresna-mailan.
Hortaz, hiru jardun-maila ezartzen dira lankidetzari buruzko euskal politikaren ebaluazio-esparruan:
1. Politika publikoaren diseinua eta irismena (emaitzak) ebaluatzeko irizpideak
Ebaluazioa aldez aurretik ezarritako irizpideak oinarri hartuta, gogoeta eta balioespena egiteko zeharkako egintza gisa ulertuta: Gida Plan Estrategikoaren definizioari eta diseinuari aplikatuko zaio, baita lorpen nagusiei eta kudeaketari ere.
2. Lau urte hauetan politika hori nola gauzatzen den ebaluatzeko mekanismoak
Era berean, euskal agenteek eta horien tokiko kideek 2012-2015eko Gida Plan Estrategikoaren egikaritzeari egingo zaion jarraipenean hartuko dute parte, eta kontuak ematearen logikari jarraiki, jarraipen hori honako ebaluazio honekin osatuko da:
3. Egindako esku-hartzeen inpaktua ebaluatzeko tresnak
Ebaluazioa, jardunei buruzko gogoeta egiteko eta jardunak balioesteko prozesu gisa ulertuta, (ikaskuntzara eta horren ondorioz erabakiak hartzera bideratuta dagoena) politikaren mailarik eraginkorrenean ezarri behar da, azterketa estrategikoenari kalterik egin gabe: garapenerako lankidetzaren esparruan egindako esku-hartzeak, ekintza humanitarioa eta gizarte-eraldaketarako heziketa.
Azken urte hauetan aurrerapena handiagoa izan bada ere gogoetari, metodologiari eta emaitzetan (eraginkortasuna) oinarritutako ebaluazioei dagokienez egindako esku-hartzeek eragindako inpaktuari buruzko jakintza oso hasiberria da oraindik eta oso gutxi ezagutzen da.
- Harremanetarako |
- Lege-informazioa
- © 2012 Eusko Jaularitza - Gobierno Vasco


