Pirinioak: harrien historia

Donibane-Garazi

Donibane-Garazi, portuaren oinetan kokatzen dena, Euskal Herriko lekurik liluragarrienetako bat da. Batasun arkitektoniko izugarria du, harri arrosez egindako etxe zainduak aurki daitezke eta bertako hirigotorretik herria inguratzen duten mendiak ikus daitezke. XII. mendearen amaiera aldera sortu zen, Nafarroako azken erregeen garaian eta "erresumako giltza" bezala ikusten zuten.

Garai honetako, XVI. mendea baino lehenago, aztarna gutxi geratu da: harresiaren zati bat arku mitralak dituzten ateekin, Andre Mariaren Elizaren ondoko eraikinak, hiria sortu zenean eraikitzen hasi zirenak, eta portiko erromanikoa, eta Santa Eulalia Elizaren zenbait elementu, harresietatik at dagoena, eta "Apezpikuen presondegia" izenez ezagutzen den eraikineko ojiba-gurutzadura duen ganga itxurako aretoa.

Donibane-Garazi Ostabatetik zetorren Donejakue bideko igarobidea zen.

Erdi Aroko Alde Zaharra

Ordu bete nahikoa da Donibane-Garaziko kale malkartsuak ezagutzeko, lerrokatuta, garbiak, ondo zainduak, ibairaino jaisten direnak. Harrizko etxeak dira eta lehenengo solairua bitxia dute: begi-bistan gorria da eta ate eta leihoetako markoak hareharri arrosa kolorekoak dira. Dinteletan eraikina egin zen data eta egilearen izena azaltzen da eta gehienak XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

Hirigotorraren kaleko etxeak, hiriaren erdigunean, harlanduzko harriz daude eginak, kolore desberdinekin eta kolore nagusia gorria da. Etxeetako dinteletan marrazki geometrikoak edo sinbolo erlijiosoak ikus daitezke.

Apezpikuen presondegia

Apezpikuen Presondegia XIX. mendean presondegia izan zen. Hala ere, lur azpiko areto gotikoan ziega bat dago eta hori ikusita pentsa daiteke bertan bideetan lapurtzen aritzen zirenak kartzeleratzen zituztela. Harrizko sarrera kontserbatzen du, harribilekin, bai eta ziega eta zaintzaileen aretoa ere. Eskailera batetik lur azpian dagoen areto batera iristen da, ganga ojibala duena.

Harresiak

Udaletxearen parean, Luis XIV estilokoa, Nafarroako ataria dago; ate izugarria da, sarrailez josita.

Atea pasa eta ezkerraldean, patio batetik, eskailera bat igo eta harresiak inguratzen dituen bidera iristen da.

Gure Andre Mariaren eliza

Herri honetan, estilo gotikoa duen Gure Andre Mariaren Eliza bisitazen da. Baliteke eliz hau Baionako katedralean inspiratuta egotea. Fatxada eta portikoa XVII. mendean suntsitu eta berreraiki zituzten. Eliza atearen dorrearen aurka dago bermatuta, eta harresiarekin batera, zubia babesten du eta lortzen duen itxura gehiago da militarra erlijiosoa baino.