Pirinioak: harrien historia

Sara

Sara Iparraldeko herri bat da eta herriko arkitekturaren kalitatea eta bertan kokatzen diren haitzuloak dira azpimarragarriak; haitzuloen sarrerak 50 metro ditu zabalean eta 15 altueran, eta horixe da Euskal Herriko haitzulorik handiena. Areto handi bat eta galeria sakonez osatutako hiru solairu ditu, eta babesleku bikaina izan zen historiaurreko gizon-emakumeentzat, zeintzuk paleolitikora bitartean bertan bizi izan ziren, duela 20.000 urte gutxi gorabehera. Horrez gain, babesleku bezala ere erabili izan da historian, batez ere gerra karlisten garaian. Joan den mende amaiera aldera aurkitu zen historiaurreko hobi hau eta lehenengo mundu-gerraren ondoren hondatuta geratu zen, turismorako egokitu nahian; hala ere, interes geologiko izugarria duen leku baten aurrean gaude.