Erribera: harrien isiltasuna

Tafalla

Olite merindadeko gune ekonomikoa da; Cidacos ibaiertzean kokatuta dago, baratza zabal baten eta zerealez eta mahatsondoz betetako zelaien erdian. Honako herri honetan hasten da Nafarroako Erribera, Pirinioetako inguruko mendien oinean, hain zuzen.

XII. mendetik XIV. mendearen erdi aldera arte, Tafallak hedapen izugarria ezagutu zuen, Izurrite Beltza iritsi zen arte. Krisialdiaren ondorioak baretzeko, Karlos III.ak 1423 urtean hiri bikaintzat aldarrikatu zuen eta bertako biztanleak franko izatea pasa ziren. Garai hartan erret jauregi bat eraiki zen, Oliteko jauregiaren kopia, zeinen kondarrak joan den mendearen amaiera aldera desagertu ziren. Herrigunean argi eta garbi bereiz daitezke alde zaharra, Erdi Aroko ezaugarriak dituena eta bi eliza nagusien artean goialdean kokatuta dagoena, eta ondoren egindako bi zabaldurak. Plaza berria da, 1856-1859 urteen bitartean eraiki zena, hiriko merkataritzagune eta administraziogune nagusi bezala. Santa Maria eliza eta San Pedro eliza ere bisita daitezke. Lehenengoari dagokionez, erretaula nagusia eta sagrarioa dira azpimarragarriak, Juan de Antxietak egin zituenak, koroko harlandua, 1760koa eta San Sebastianen irudia, oraindik ere amaitu gabe dagoena, hiriko patroia dena eta XV. mendeko harri polikromatuan landuta dagoena. Bigarren eliza ere azpimarragarria da, bera baita Tafallako zaharrena, 1157 urtekoa, hain zuzen.