2004ko Gure Artea Sariak

Aurkezpena
Artistak
Erakusketak

Euskal Teknika
Peio Agirre


 Aurrekoa - Orrialde  6 . Guztira 7 - Hurrengoa
Testu osoa (pdf,181,28 kB)






Beste ereduekin alderatzeak testuinguru bakoitzaren mugak edo ezintasunak erakutsiko lizkiguke. Agian klitxe hutsa izango da, baina Espainiako beste tokietako artistekin hitz egiten duzunean esaten dizuten lehenbiziko gauza da hemen beste inon baino beka, laguntza eta lehiaketa gehiago dagoela, eta hori artistentzako abantaila argia dela.

Duela gutxi, Suediako artista talde batekin hizketan, esaten ziguten beraien herrian artistak dirututa zeudela, Estatuak bekentzako eta laguntzentzako baldintza harrigarriak jartzen baitzituen; beka batzuek bost edo hamar urtean ematen zuten dirua.

Dena dela, askotan entzun izan diogu klase politikoari Suedia bezalako Estatu-nazioak direla Euskal Herriak nahi duen gizarte ereduak, Europako sozial-demokraziaren idealizazio apur bat erantsita, noski.
Baina oraindik ere beste ereduetatik ikasteko gai gara, batez ere artistek gai nazionala eta kultur dibertsitatea nola negoziatzen duten ikasteko gai. Adibidez, Malmö-ko Rooseum arte zentroak, Charles Esche zuzendari zela, In 2052 Malmö will no longer be Swedish izeneko programa bat garatu du. Programa horren helburua da gai etnikoak, identitate nazionalarekin lotutakoak eta integrazio politiketako arazo desberdinak argitara ematea, horretarako hiri horretakoak ez diren artistak gonbidatuko ditu Malmöko tokiko komunitateekin sei hilabetez lanean aritzera. Horrelako proiektuak garrantzitsuak dira galderak baino eztabaidak planteatzen baitituzte eta migrazioen eta EBko mugak kentzearen botere eraldatzaileari balio handiagoa ematen baitiote.

Antzera jokatu zuen Esra Ersen artista turkiarrak; proiektu bat egin zuen Stockholmeko Moderna Museet delakoan 2001ean. Proiektu horren izenburua If You Could Speak Swedish… zen eta etorkin eta errefuxiatu talde batek hizkuntza berri bat ikasi zuen. Suedieraz hitz egin ahal izanez gero, zer esatea gustatuko litzaizuke? galdetu ondoren, mota guztietako erantzunak zeuden: pertsonalak, emozionalak eta politikoak. Egiaz interesgarria honakoa zen, zein nolako kontrastea zegoen ikasle horiek euren ama-hizkuntzan inongo arazorik gabe aritzen zirela ikustearen eta hizkuntza eta kultura berri bat berenganatzerakoan zituzten zailtasunen artean.

Lise Harlev Daniar artistak ere sartu du bere lanean kultura eta identitate berri bat bereganatzea zer den. Donostian egindako proiektu batean [Hitz egin daitekenari buruz, D.A.E./Okendo Kultur Etxea, 2004], Harlevek zioen daniar identite gatazkatsua dela nortasun nazional homogeneoa den galdetzea falta zaiola kontuan hartuz gero. Bere proiektua eta lanaren ardatza da gertuko kulturekin harremanetan baztertuta egotea, EBko herrialde atzerritar batean, eta harreman horretan sortzen diren desberdintasun kulturalak, linguistikoak eta subjektiboak. Bere lanak beste gai bat ere aipatzen du: zer da identitate nazionala artista izaterakoan eta horrela ordezkatuta egotea nazionalitate zehatz batekin [daniarra] nazio mailako erakusketetan eta munduan zeharreko bienaletan.

Ohikoa da [herrialde batzuetan besteetan baino gehiago eta agian horrek gauza asko esango dizkigu herrialde horrek iragan kolonialarekin, inmigrazio politikekin eta bestelakoekin duen harremanaz] administrazio arazoez, papeleoaz, haratago hainbat nazionalitatetako artistak nazioarteko bienaletan bizi eta lan egiten duten herrialdeen ordezkari izatea.

Koordenada kontzeptual horien pean edo identitate nazional geldituen edo mugakoen birkontsiderazioen pean lan egiten duten proiektuak eta artistak gero eta ugariagoak dira eta Europa hartzen ari den probintzialismo maila altua uzten du agerian [agian deslurraldetze maila esan beharko genuke?].

Esanguratsua eta ez oso baikorra da Euskal Herrian sortzen ari den ia atzerriko artistarik ez egotea [gero eta tokiko artista gehiago kanpoan egotearekin kontrastatzen du horrek], agian bertan bizi diren artisten programa gabezia dagoelako edo atzerriko artistak beste artistekin elkarbizitza laburrean eta tokiko komunitateekin lan eginez site-specifics proiektuak egitera gonbidatzeko egitura gutxi dagoelako.

Kutsatze eta elkartruke prozesu horiek funtsezkoak dira, ez kanpora irtenda bakarrik, baizik eta baita beste artistak, komisarioak eta kritikoak hartuta ere, maila eta abiadura desberdineko irekitze eta elkarlan kanalak ezarrita. Horren adibide dira azken urteotan ikusi ditugun hainbat "mirari"; denek agerian uzten dituzte periferia erlatiboen potentzialtasunak, bat-batean sorkuntza foku garrantzitsu bihurtu direnak eta esportatzeko, labelizatzeko eta, azkenik, komertzializatzeko prest. Lehenbizikoa "Glasgow miraria" izan zen, gero "Eskandinaviako miraria" eta amaitzeko, "Helsinki fenomenoa".

"Mirari" horietan artistek izan dute ekimena eta gobernuek laguntza eskuzabalak eman dituzte proposamen kolektiboentzat, nola lurraldeko mugen barruan hala kanpoan egindakoentzat.

Gaur egungo Europan, identitate kolektiboak eraikitzeko prozesu horiek dira askotan Estatu-nazioen eta estaturik gabeko nazioen edo lurraldeen mugak sinbolikoki marrazten diren guda-zelaiak. Gogoan dut duela gutxi artista errumaniar eta hungariar kolektibo baten arteko mahainguruan izandako eztabaida. Elkarren ondoan dauden herrialdeak izanik, gutxi gorabehera guztiei zegokien nortasun baten deskripzioak sortu zuen desadostasuna eta eztabaida.

Europako errealitate soziala mota guztietako tirabiraz beteta dago eta etengabeko eztabaida hori da bere marka osagarria.

Duela ez aspaldi egindako elkarrizketa batean, Zygmunt Baumanek zioen Europaren berezitasuna honako dela, batez ere, hizlari motez osaturiko ugaritasuna izatean eta "Europa kultura pluralista dela avant la lettre". Aldi berean honakoa ziurtatzen zuen "gu, Europarrok, dibertsitatean hazi gara eta desberdintasunaren konpainian igarotzen dugu bizitza".

Baieztapen hori idazteko dagoen Europako konstituzio berriaren diskurtsoarekiko paraleloan irakurri beharko litzateke, eta testu honetan atzera eginez, komunitateari buruzko ideia oro osatzen duen gu/haiek dinamikarekiko paraleloan.