Liburu osoa (pdf, 5984 kB)
Aurkezpena | ... 4 >> 5 >> 6...

5. eUSkaL DiALekTo eTa HizKEren IKusPegIa LehEn ZaHARreAn eTa KLasIkOeTAn

Euskaraz idatzita ezagutzen diren lehenengo testuetatik, idazleek euskararen batasunik eza nabarmendu dute, euskaldun guztientzat testu bat bakarra idazteko zailtasunak. Aipu batzuk ekarriko ditugu hona, idazlanik zaharrenetatik hasita, kezka horren erakusgarri.

Arnaut Oihenart (1592-1667): Notitia Utriusque Vasconicae P. Javier Gorosterratzu, 1929, RIEV, Tomo XVII, nº 3, 353. or.)

“Por lo demás, en las reglas anteriores y en los
ejemplos de las declinaciones y conjugaciones, hemos
seguido casi únicamente el dialecto de la Vascitania, es
decir, el usado por los vascos aquitanos, vulgarmente
denominados los vascos en la actualidad. La forma
navarra difiere no poco de ésta, más la de la Vardulia,
o sea de Guipuzcoa y Alava, más que ninguna la
autrigónica, la bizcaína, cuya exposición y mutua
comparación en particular no es objeto de nuestro
trabajo actual.”

Notitia Utriusque Vasconiae

Joanes Leizarraga (XVI. mendea): Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria

“Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki
heuskal herrian kuasi etxe batetik berzera ere
minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea
den.”

'Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria'

Pedro Axular (1556-1644): Gero (Bordele, 1643)

“Badakit halaber ezin heda naitekeiela euskarako
minzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez
eta diferentki minzatzen baitira euskal herrian.
Nafarroa garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan,
Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-errian, eta
bertze anhitz lekhutan. Batak erraiten du behatzea,
eta bertzeak so egitea. Batak haserretzea eta bertzeak
samurtzea. Batak ilkitzea, bertzeak ialgitea. Batak athea,
bertzeak bortha. Batak erraitea, bertzeak esatea. Batak
irakurtzea, bertzeak leitzea. Batak liskartzea, bertzeak
ahakartzea. Batak hauzoa, bertzeak barridea. Batak
aitonen semea, bertzeak zalduna. Finean bat bederak
bere gisara, anzura eta moldera. Eztituzte euskaldun
guztiek legeak eta azturak bat, eta ez euskarazko
minzatzea ere, zeren erresumak baitituzte diferent.”

'Gero'

Joannes Etxeberri Sarakoa (1668-1749): Eskuararen hatsapenak (1712)

“Zeren herri bateko Eskuarak baitirudi diferent dela
bertzekotik, eta egiazki badirudigu herritik herrira
diferentki mintzo garela.
Diferentzia molde hau heldu da, zeren batzuek mintzo
baitira hitza luzatuz: Bertzeek laburtuz: Bertze
batzuek mehe, edo hitza mehatuz; eta finean bertze
batzuek mintzoa lodiegi eginez; orai bada jakin behar
dena da, mintzaira hautarik zein dentz Eskuararena,
eta bide huntaz agertuko da nondik heldu dentz
Eskualdunen arteko mintzaira diferenta.”

'Eskuararen hatsapenak'

Aita Manuel Larramendi (1690-1766) dugu euskal dialektologiaren hastapenetan mugarria. Koldo Mitxelenak, haren lana aztertzean, dio “geroago Jovellanos izan zen bezala, dialektologia modernoaren aitzindaria” izan zela. Lan handia egin zuen euskal hizkuntzaz, eta behin baino gehiagotan aipatzen du era batera edo bestera euskararen forma ezberdinen banaketa, euskalkien banaketa azken finean.

El Imposible Vencido ó Arte de la Lengua Bascongada (1829) lanean, euskarak euskalkiak dituela dio, hau da, hizkuntza beraren barruan aldaera batzuk, leku edo probintzia jakinetan erabiltzen direnak. Euskararen barruan hiru dialekto nagusi bereizten ditu: gipuzkera, Jaurerrikoa edo bizkaiera, eta Nafarroakoa edo lapurtera. Azken biok batera hartzen ditu, gehienean bat bera direlako, gainerako euskalkien nahastearekin; Araban ere gauza bera gertatzen dela dio, denetatik duelako. Hala ere, euskararen kasuan euskalki guztiak oso eginak dira, bakoitzak bere nortasuna duela. Edozein kasutan, denak dira hizkuntza bera, gorputz beraren atalak. Hizkuntza bateratu horretan sartzen ditu izenak eta aditzak, denak, eta esaldiaren gainerako zatiak. Euskalkiei dagozkie izenaren eta izenondoaren deklinazioak, hau da, artikuluak, eta aditzaren jokoak, hau da, aditz-amaierak edo joko ezberdinak.

'El imposible Vencido'

Corografía de la Provincia de Guipuzcoa (1756) lanean, banan-banan ematen ditu euskalkien ezaugarri behinenak, baita non erabiltzen diren ere. Zuberera, lapurtera, bizkaiera eta nafarrera, aipatzen ditu, gero gipuzkera sakonago lantzeko.

'Corografía de la Provincia de Guipuzcoa'

Diccionario Trilingüe del castellano, bascuence y latin (1745) lanaren hitzaurrean dio, hiztegia egiteko, testu idatzi gutxi dagoenez, herririk herri eta baserriz baserri ibili behar izan duela zelan berba egiten duten entzuten, konparatu, aztertu, ortografia eta etimologiak atera, eta hizkuntza-corpus ederra osotu ahal izateko. Euskalkien aldekoa da guztiz, hizkuntzaren aberastasuna erakusten dutelako. Hizkuntza horri euskera, euskara, eskuara esaten zaiola gogoratzen du. Aldaera gehiago dagoela onartuta ere, hiru euskalki nagusi bereizten dituela dio:

“A tres Dialectos principales reduciremos todos los
que tiene el Bascuence, al navarro, al Bizcaino y al
Guipuzcoano, que son muy regulares, apuntando
algunos otros menores, que sin regularidad se
conservan, y son indicio de que eran mas en numero
en lo antiguo. No hago mencion particular de Alaba,
porque en lo general su Dialecto es el Bizcaino, y
tambien en lo general el dialecto del Bascuence
Francés, es el Navarro.”

Ondoren hiru euskalki nagusien ezaugarriak ematen ditu, gramatikakoak ez ezik doinu eta prosodiaren gainekoak ere: ahoskera, intonazioa, musikaltasuna.

'Diccionario trilingüe'

Larramendi oso garrantzitsua izan da, eragin handia izan zuen bere ondorengoengan, ia-ia denek bat egin zuten haren pentsaera eta teoriarekin. Euskalki berdinak aipatzen dituzte denek, dela horiek ezagutu zituztelako, dela Larramendiren teoriari jarraitu ziotelako. Ikus ditzagun batzuen lanetatik hartutako aipuak, nondik norako pentsaeran oinarritu ziren jabetu ahal izateko.

Sebastian Mendiburu (1708-1782): Jesusen Bihotzaren Debozioa

“Galdu dira, euskarazko Librurik gabez, euskarazko
anitz hitz; eta gelditu diranak, ez dituzte Euskaldun
guziak aditzen. Badira Gipuzkoan, Nafartar geienak,
euskarazkoak izana gatik, aditzen ez dituzten
hizketak: baita Nafarroan ere, Giputzentzat berriak
diruditenak: eta Gipuzkoako ta Nafartarren bazter
batzuetan aditzen dira, beste askotan aditzen ez
diran zenbait hitz-egite. Non nai adi ditezkeanak
billatu ditut, al egiñean, artzen ditudala orretarako,
euskarazkoak utzirik, beste zenbait hitz.”

'Jesusen Bihotzaren Debozioa'

Agustin Kardaberaz (1703-1770): Ejerzizioak II (Iruñea, 1761)

“Gure errietara gatozen. Egia da, Eskola duten
Euskaldun askok Ejerzizioak Gaztelaniaz egiten
dituztela; baña ezin ukatuko da, askok orien artean
geiena ondo aditzen, barrentzen, edo bear bezala
penetratzen ez dutela. Beste alderik orañdañoko
Euskaldunak bazekusten, ta orañgoak ere badakuste
ta egia aitortu bear da: Euskerak usoaren faltaz,
zeren Libru gutxi diran, ta orien usorik, eta gogorik
ez, Euskeraz eskribitzeko gogoa kentzen duela.
Eskribitzea, guziak eta bakoitzak nai duten erara,
erraz ezta: edo gure Euskeran ezin datekean gauza
da.”

'Agustin Kardaberaz: Argia, 1932'

Agustin Kardaberaz: Euskeraren berri onak (Iruñea, 1761)

“Itsu-itsuan askok esan oi du, euskera asko dirala,
edo erri bakoitzean bere euskara dala; baña zer dioten
ez dakite. Ezta ori egia: euskera bat da. Euskara bat
onetan, egia da, dialekto edo izkera asko dirala.
Autore grabeetan askotan irakurten det griegoan bost
dialekto ziradela: Atikoa, Aelikoa, Dorikoa, Jonikoa
ta Komuna edo guziena. Onela bada, Frantzian,
Nafarroan, Bizkaian, Araban ta Gipuzkoan, beren
izkerak, bakoitza bere erara dira: ta ori gauza berria
ezta. (…) Dialekto edo itzera oien gañean soseguz
pensatzen duenak gauza miragarri ta ezin ukatuko
dan bat aurkituko du, eta da, euskaldun bakoitzak
izkera zeñ era ta armonia ederrean gordetzen duen,
edo dezakean. Nafarroan len ta oraiñ, bertako ta
are geiago Frantziako libruen sokorruaz, nolerebait
errazago beren izkera gorde izan da; baña orrelako
lagun gabe, alde oietan eta Bizkaian beren izkeran
zeñ ederki iraun duten ikusteak, txit arritzen nau, ta
edozeñ admira dezake: eta marabilla au ondo ikusi,
entzun ta aditu gabe, ezin, ala fede, sinistu liteke.
Ainbeste milla anima edo gizon ta andrerekin
igaroko ogei ta ainbeste urteetan Probinzia oietan
Mixioetan jardun bear izan det: eta egunoro ta geiago
admiratu izan nau guzietako ta, ez gutxiago, Bizkaiko
itzegiteko era ta armoniak. Besteak bezeñ ondo, ta
gauzaren batzuetan bearbada obeto, izkeraren legeak
an gordetzen dituzte. Guziok Señorioko, Nafarroako
ta emengoa ondo bageneki, añ ederki batean, nola
bestean ta iruretan, boz, itz edo berbaz usatu ta
jokatuko genduke.
Gauza bi alere onen gañean ziertoak dira. Bata,
Bizkaitarrak berak, askok beñtzat, gure dialektoan
berenean baño predikatzea naiago dutela: eta
Bizkaiko predikadore asko gurean predikatzera
oitu edo egin dirala. Bestea da, an ta emen ere, nik
ez dakit nola, baña gizon geienak moldekaiz ta
gogorkiago, eta andreak berenez poliki ta emekiago
itzegiten dutela. Baña orregatik, ya dakus edozeñek,
ala gizaseme nola emakumeetan, euskera beti bat
eta berbera dala. Gisa onetan edo bestean itzegitea,
ferian edo dendan erosten dan gauza ezta: bakoitzak
bere dialekto edo izkerari jarraitu ondo: oitura, usu
ta kostunbrea ala da, ta aurrera ere ala izango da.”

Juan Antonio Mogel (1745-1804): Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiana.

“La variedad de los dialectos es tambien una de
las dificultades al primer aspecto insuperables;
todos ellos se reducen en suma a tres. El Vizcaino,
Guipuzcoano y Navarro o Labortano, sin embargo
de que aun entre estos hai tales quales variaciones.
Qual de ellos deba ser preferido, yo no lo diré,
por que seria disgustar á mas de uno. Solo si, que el
Guipuzcoano es mas afectuoso, y su tal qual ventaja
consiste, en que asi los Vizcainos, como los Navarros
les oien con gusto, y le entienden quando por el
contrario, no se entienden estos mutuamente. (…) He
tenido harto que discurrir sobre el dialecto, en que
debia sacarle. Bién conocia, que el Guipuzcoano es
mas unibersal, a lo menos en la inteligencia, y que
se huviera recibido en lo general con mas aplauso.
Pero que dirán los Vizcainos? decia entre mi. Por que
no há de tener la Vizcaia algun monumento eterno, ó
fixo de su lengua, si acaso en los tiempos venideros
la quisieran corromper, y desfigurar los naturales?
Convencido de estas razones, y despreciando las
mofas, que harán algunos Guipuzcoanos (que las
estoi adivinando) con sola la brebe lectura de cortas
lineas, hé resuelto sacarle en el dialecto de este
Señorio. Mas con la esperanza de vertirle nuevamente
en el Guipuzcoano, para que un mismo libro corra en
los tres dialectos Labortano, Guipuzcoano y Vizcaino,
y se eche de ver de que forman sustancialmente una
verdadera sociedad de Irurak = bat.”

'Cristaubaren icasbidea'

Pedro Antonio de Añibarro (1748-1830): Voces bascongadas diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra (1820 ingurukoa) (Bilbao, 1963, aita Villasanteren edizioa)

“No es diccionario completo; pero si suficiente para
el que tiene que ocuparse en Pulpito, y Confesonario.
Quando la voz es comun a las tres Naciones precede
una C. Que demuestra que es comun y general en
los tres dialectos. A la que usan en Bizcaya precede
una B. A Guipuzcoa una G. A Navarra una N. En los
pueblos rayanos a otra Nación usan las voces de
la propia, y de la vecina. La deferencial rigurosa se
entiende en lo interior de cada Provincia. Y según he
observado, ha habido tiempo que no había diferencia
de dialectos bascongados; y que se han variado
insensiblemente, por no usar y continuar con las
primitivas voces. Enzun oyr es general en Bizcaya y
Navarra y no en el interior de Guipuzcoa: pero se
conoce que en algun tiempo usaban de este verbo,
pues se valen de el para explicar el oyr misa: meza
entzun: mecenzun
. Lo mismo digo de Gura izan querer;
es comun en Bizcaya; y en Guipuzcoa no se valen de
gura sino de nai, a no ser para lo-gura querer dormir
o estar somnolento: atzcura, querer o tener ganas de
rascar, y otros semejantes.”

'Pedro Antonio de Añibarro'

Argi ikusten da, bakoitzak bere erara, baina arazo beraren kezka agertzen dutela denek. Batzuek berbeta mota bakoitza zein lekutan egiten den aipatzen dute, beste batzuek esateko modu ezberdinak konparatu. Dialektologian sartu gabe, zantzu batzuk azaleratu dituzte.

Liburu osoa (pdf, 5984 kB)
Aurkezpena | ... 4 >> 5 >> 6...
Azken eguneratzea: 2009/11/24