Erdialde gunea
Aralarko erdigunean Beaskin eta Igaratzako megalitoak aurkitzen dira.
Beaskingo sarobetik 250 metrotara industu gabeko tumulu txiki bat dago: Beaskingo tumulua. Bost m ekialdera harri zirkulu bat dago. Zirkulu hau lurretik gutxi agertzen diren 19 harrik osatzen dute.
Igaratza bertan, Perilekuko larrekitan, bost megalito ditugu: bi trikuharri, tumulu bat, zutarri bat eta harrespil bat:
Paraje honetatik erraz joan daiteke Nafarroako terrenotan Unako Putzuko bidean dauden Trikuarri, Obioneta, Zeontza eta Maantsa izeneko trikuharrietara.
Hego sartalde gunea
Aipatutako hauetatik mendigunearen hego sartaldean Lareoko trikuharria dago, urtegiaren iparraldean, Baiarratera doan pistatik 70 metrotara. Lehen esan dugun bezala, aipatutako pistak hondatu zuen.
Azkenik, Sastarriko hegoaldean Erremedio eta Txotxeta izeneko trikuharriak daude eta iparraldean Matxitxanekoa. Hirurak oso gaizki kontserbatuta. Matxitxanekoak bakarrik mantentzen ditu, tumuluaren erdian, bi losa.