INSTRUKZIO-ORRIA

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Instrukzioak edo jarraibideak albait zehatzen eman behar dira, jende askok erabiltzeko agiria delako. Hargatik bada, esaldiak laburrak eta argiak izango dira.

Idazki elebidunetan euskara azpimarratu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    INSTRUKZIO-ORRIA / HOJA DE INSTRUCCIONES

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    INSTRUKZIO-ORRIA
    HOJA DE INSTRUCCIONES

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezago irakurtzeko) erabili erdararentzat.

INSTRUKZIO-ORRIA
HOJA DE INSTRUCCIONES

 

Azken eguneratzea: 2007/05/16