Euskadiko Koreografi Erakusketa bere hamargarren ediziora heltzen da aurten. Piezak hautatzeko ekitaldian 10 koreografo -edo taldek- sorturiko beste pieza berriak ikusteko aukera izan zen.
Hautaketa ekitaldia Donostiako Gazteszena Antzokian izan zen joan den apirilaren 8an.
Hautaketa bereziki izendatutako epaimahia batek egin zuen baita, kontraste moduko botu gisa, publiko espezialistaren ordezkari batzuk ere. Guztiak, Euskadiko dantza ekimen desberdinetatik etorritakoak (kritikariak, eskoletako irakasleak, programatzaileak, profesionalak). Epaimahaian Estatuko bi ordezkarik ere parte hartu zuten, hain zuzen Maspalomas-eko (Kanaria Handia) Nazioarteko Lehiaketakoa eta Zaragozako Trayectos jaialdikoa.