Marian Gerrikabeitia & Robert Jackson
"Connection"
Musika: Marian Gerrikabeitia Argitazpena: Oier Ituart Soinua: Carmelo Arechaga Bideoa: Marian Gerrikabeitia Iraupena: 15 ' Kontaktua: magerrik@hotmail.com
Currículuma
Marian Gerriabeitiak dantza-klaseak hartu ditu Londresko Pinneaple Studiosen, Jose Andrés eta Maitane Zalduegui, Jon Beitia, Luque Tagua, Ana Serna, Matxalen Bilbao, Damián Muñoz eta Sommer Ulricksonekin. 2002an, Idoia Zabaletaren "El rato de José"n kolaboratu zuen. Apur bat geroago, Matxalen Bilbaorekin lan egin zuen ikus-entzunezkoan bere "Lotura" piezarako, pertsona itsuekin, eta musika elektronikoaren ardura ere hartu zuen. 2005ean, Euskal Koreografo Berrien Erakusketan, "3 loopings of solitude" sortu, zuzendu eta aurkeztu zuen: bideorako pieza laburra, zuzeneko musika eta dantzari bat. Blanca Arrietarekin lan egin zuen "Memoria"n, eta bere gain hartu zuen ikus-entzunezkoa zein musika elektronikoa. Egun, "Connection" ez ezik, Asier Zabaletaren "Look" ekoizpen berriko ikus-entzunezkoa prestatzen ari da.
Robert Jackson dantzari australiarra da, duela urtebete Euskadin bizi dena. Irlandan bizi eta lan egin du Irish Modern Dance Theatreko John Scotts zuzendari artistiko eta koreografoarentzat. John Jasperse Koreografoarekin kolaboratzen du. Eigse Arts Festival 2002n parte hartu zuen Rex Levitates Dance Companyrekin, Liz Rocheren zuzendaritzapean. Vienan, Christine Gaigg koreografo austriarraren manupean dantzatu zuen "Second Nature" konpainian, Vienna Film Festivalean kokatuta. Ohiko dantzaria dugu Blanca Arrietaren piezetan, adibidez, "Zero"n eta "Memoria"n.
Sinopsia
Une zehatz eta magiko batean, bi gorputzek bat egiten dute mugimendu batean. Zer dela eta? Nondik eta zergatik heltzen da konexio hori?
Bi pertsonaren artean sor daitezkeen eremu komunak ikertzen du; norberaren mugimenduak hasiera batean existitzen ez ziren toki eta denboretara eraman gaitzake.
Hori da ernamuina, sorburua…
"Connection" musika elektronikorako pentsatuta dago, bi dantzarirentzat.