X. Koreografi Erakusketa. 2006





Leire Ituarte
"Delicias de la civilización"


Koreografia eta Intepretazioa: Joseba Albarez de Eulate, Helena Golab, Leire Ituarte
Musika:  Peach, Elvis, James Brown
Argitazpena: Ricardo Cerezo
Argazkiak: Iñaki Fernández
Iraupena: 15´
Kontaktua:  646 720  17

 

Currículuma

Joseba Alvarez, Helena Golab y Leire ItuarteJoseba Alvarez euskal dantzan hasi zen, eta dantza garaikideko eta mugimendu-ikerketako beste arlo batzuetako prestakuntzan jarraitu du (azken urteetan horietan eman dut). Une honetan, Ikutu Dantzako partaidea da eta Arrast piezan parte hartu du.

Helena Golab, Amsterdameko School for New Dance Developmenteko (SNDOko) Dantza Konposizioko graduatua da, eta sorkuntza-proiektu ugaritan parte hartu du dantzari eta koreografo moduan. Berrienen artean, hauek ditugu: Debut (2004), ES3IN (2004) eta Memoria (2005).

Leire Ituartek dantza klasikoan hasi zuen prestakuntza. Fundizio zaharrean (Bilbo) hasi zen dantza garaikidearekin. Azken urteetan, dantza eta mugimendu-ikerketako tailer eta ikastaro ugaritan jarraitu du bere prestakuntza. Delicias de la Civilización da bere opera prima.

 


Sinopsia

Gure aitagoi handiak diagnostikatu zuen jada, ezin hobeto ezagutzen baitzuen giza psikea: hauei amore ematen ez dioten biktimak gara: zibilizazioaren etengabeko krisiari, kulturaren ondoezari, totem eta tabuari, Eros eta Tanatosen arteko senide-borrokari, errepresio eta desioari, sadismo eta masokismoari eta inoiz ezagutu ez genuen arbaso errege zahar baten (perbertitu bide zelako itsu geratutako Edipo delako baten) heredentziari. Hartara idazten da gure giza harremanen historia emozionala. Gure giza perbertsio txikien osasun-historiak, gure jokabide-ereduek, gure harreman-kodeek eta gure sedukzio-kontakizunek botere-borrokan eta Spaghetti Westerneko duelu kaltegabeetan barrena egiten dute aurrera. Hartara idazten baitira gure zibilizazioaren gutiziak. Finean, arrazoia ote zeukan aitona Freudek?   

 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/05/03