Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Fundazioaren eraketa

Fundazioa pertsona fisiko edo juridikoek sor lezakete, publiko zein pribatuak, espainiarrak edo atzerrikoak.

Pertsona fisikoek jarduteko gaitasun nahikoa izan beharko dute fundazioaren ondare-zuzkidura osatuko duten ondasun eta eskubideak dohain erabiltzeko.

Pertsona juridikoek, ordea, fundazio bat sortzeko borondatea adierazteko eta pertsona juridikoa ordezkatuko duten pertsona fisikoak izendatzeko eskuduntza duen organoaren bidezko akordioa beharko dute.

Fundazioa "inter vivos" edo "mortis causa" egintza bidez sortu liteke baina beti ere, beharrekoa izango da notario-eskritura bidez formalizatzea. Eskriturak 9/2016 Fundazioen Legeak bere 9. artikuluan adierazitako baldintzak bete beharko ditu, eta ondorioz, honako inguruabarrak egiaztatu beharko dituzte bertan : izaera; fundazio bat sortzeko borondatea; haserako ondare-zuzkidura; fundazioen estatutuak; fundazioaren gobernu organoa osatzen duten pertsonak; karguaren onarpena; eta, ea eskriturari eratze-agiri izaera eman zaion, beste pertsona batzuk ere fundatzaile gisa sartu ahal izan daitezen.

Hasierako ondare-zuzkidura ezinbestekoa da fundazio bat sortu ahal izateko. Nahikoa eta egokia izan beharko da fundazioaren helburuak betetzeko.

30.000 ?ko dotazioa nahikoa dela ulertzen da, eta kopuru horretatik behera, ikerketa ekonomikoa aurkeztu beharko da, fundazioaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzen duena.

Edozein kasutan, lehenengo ekonomia-ekitaldian burutuko diren ekintzen egitasmoa aurkeztu beharko da.

 

Agiriak:

Eraketa inskribatzeko eskabidea. Gordegarria. (pdf 453 Kb)

Izen bereko beste fundaziorik ez dagoela adierazten duen ziurtagiria.  (pdf 371Kb).

Estatutuen eredua.(doc 170 Kb)
 
Karguaren onarpena. Berezko patronoak izendatua. (doc 28 Kb)

Berezko patronoaren karguaren onarpena eta ordezkariaren izendapena. (doc 28 Kb)

Karguaren onarpena. Pertsona fisikoa. (doc 27 Kb)

Karguaren onarpena. Pertsona fisikoa. Ordezkaria. (doc 27 Kb)

Karguaren onarpena. Pertsona juridikoa. (doc 34 Kb)

 

Azken aldaketako data: 2013/05/02