Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Elkarte eta Kontseilu Profesionalen eraketa

ELKARGO PROFESIONAL berriak sortzea Eusko Legebiltzarrak legez onartu beharko du, profesional interesdunen behar hainbateko ordezkaritzak, eta behar bezala egiaztatuak, eskatuta.

Eusko Legebiltzarraren legea beharko da, halaber, elkargo bat beste batetik edo batzuetatik bereizteko, baldin eta elkargo berri horretan sartzeko behar den titulazioa jatorrizko elkargoan sartzeko behar zena ez bada

Elkargo baten sorrera beste bat edo batzuk desegiteagatik edo esparru zabalagoko beste batetik bereizteagatik gertatzen denean ordea, eraginpeko elkargo guztien aldeko akordioa beharko da. Gero, dagokion kontseilu profesionalak txostena egin beharko du derrigor. Azkenik, Jaurlaritzak dekretua emango du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Sortutako elkargo profesionalak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-legea indarrean jartzen denean; eta jarduteko gaitasuna, berriz, elkargoko gobernu-organoak eratzen direnean.

Lurralde-esparru berean ezin da lanbide bakar baterako elkargo profesional bat baino gehiago izan, herritarrak zuzeneko hartzaile dituen lanbide-egintzak gauzatzen dituzten medikuntza eta erizaintzako profesionalen inguruan berariazko arauek diotena salbu.

Bestalde, elkargo profesional batek ezingo du lanbide bat baino gehiago bere gain hartu, lanbideen homogeneitatea eta interes orokorra kontuan hartuz, legeek beste ezer arautzen ez badute behintzat.

Elkargo profesionalaren lurralde-esparrua elkargoa sortzen denean erabakitzen dena izango da. Hala ere, Gobernuak beste lurralde-esparru bat baimentzeko aukera ere izango du, baita lurralde historikoa baino txikiagoa ere.

KONTSEILU PROFESIONALAK Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez sortuko dira. Kontseiluak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-dekretua indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna, berriz, gobernu-organoak eratzen direnean. Kontseilua sortzeko, beharrezkoa da sorrera-ekimenak lanbide bereko elkargo guztien aldeko iritzia jasotzea .

Tituludun lanbide batek Euskal Autonomia Erkidegoan elkargo profesional bakarra baldin badu, jardute-esparrutzat Autonomia Erkidego osoa duena, elkargo horrek kontseilu profesionalen eginkizunak bere gain hartu ahal izango ditu.

Bata eta bestearen eraketaren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Elkargo berri bat sortzea. Gordegarria. (pdf, 385 Kb)

Beste elkargo batetik banatzeagatik edo beste elkargo baten likidazioa. Gordegarria. (pdf, 434)

Kontseilu profesional baten eraketa. Gordegarria. (pdf, 374)

Azken aldaketako data: 2013/05/02