Azken eguneratzea: 2016/04/12
Ziurtagiri automatikoak on-line eskuratzea
Zerbitzu berria erabilgarri
Dagoeneko web orrialdean atal berri bat erabilgarri dago, zeinen bitartez zure intereseko elkarte edota fundazioa era errazean bilatuz dagokion entitatearen inskripzio ziurtagiria lor dezakezun. Elkarteen kasuan, inskribatutako zuzendaritza batzordearen ziurtagiria ere lortzerik dago.
Erregistroak publikoak izanik, aipatutako agiriak edozein hiritarrek eskatu ahalko ditu identifikatzeko bitarteko elektronikorik erabili barik.