Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Azken eguneratzea: 2018/04/20

Sailburuaren agindua, fundazio eta herri onurako elkarteen 2017ko kontuak aurkezteko inprimakiak onartzen dituena

2018-04-20ko EHAAn argitaratu da

Indarrean dago 2018ko apirilaren 12ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindua (2018-04-20ko EHAA), zeinaren bidez zehazten eta onartzen diren formatu digital edo telematikoko zenbait inprimaki, fundazioek eta onura publikoko elkarteek erabil ditzaten, urteko kontuak EAEko Fundazioen Babesletzari eta Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari aurkezteko.

Horiek horrela, 2017 ekitaldiko Kontu ematea elektronikoki aurkeztu beharko da.

Urteko kontuak euskarri informatikoan aurkezteko prozedura:

  • Administrazio Erregistroetako Portalean (http://www.euskadi.eus/erregistroak/), eskuragai dauden inprimakiak deskargatu.
  • PDF formatuko dokumentuek sinadura elektroniko aitortuen bermea edukiko dute, kasuan kasuko organoko idazkariaren sinadura elektroniko aitortuaren bidez, eta organo horretako lehendakariak ontzat emanda.
  • Urteko kontuak aurkezteko zerbitzu elektronikoko aplikazioan sartu, eskabidea bete, dokumentuak erantsi (PDF dokumentuak) eta dokumentuak bidali.

Informazio gehiagorako, maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an Bilbon eta Gasteizen "Fundazio eta Herri onurako elkarteen urteko kontuen aurkezpena" titulupean antolatutako jardunaldietan azaldutako Aurkezpena deskargatzeko aukera duzue ohar honen amaieran.

Espedientearen egoeraren jarraipena eta izapidetzea Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoan egin dezakete fundazio eta herri onurako elkarteek, “Nire Kudeaketak” atalean.

Modu berean, http://www.euskadi.eus/erregistroak/ web orrian edozein izapide modu elektronikoan burutzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazio eta Herri Onurako elkarteek, bai eta informazio baliagarria eskuratzeko aukera.

"Fundazio eta Herri onurako elkarteen Urteko Kontuen aurkezpena" Jardunaldiaren Aurkezpena