Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Azken eguneratzea: 2018/03/20

Jardunaldia: "Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen Lege Testuingurua"

Jardunaldia datorren martxoaren 22an izango da

Mezu honen bidez, FUNKOrekin batera antolatu dugun ondorengo jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu:  “Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen Lege Testuingurua”.

Jardunaldia martxoaren 22an izango da, 11.30etatik 13.30etara, Euskadiko Artxibo Historikoaren Areto Nagusian  (Maria Lopez de Haro kalea, 3, beheko solairua- Bilbon).

Jardunaldian, Fundazioei eta Herri Onurako Elkarteei aplikatzen zaizkien legeak aurkeztu nahi ditugu, eta batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea, eta horrek dauzkan inplikazioak, besteak beste, Fundazioen estatutuak bi urteko epean moldatzeko beharra (2018ko ekaina arte), eta uztaila baino lehen egin behar den 2017ko urteko kontuen aurkezpena.

Gai hori aurkezteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko ordezkariez gain, Fundazioen eta Herri Onurako Elkarteen adituak diren Euskaltaxeko Asier Guezuraga, eta A&L Bufeteko Alberto Serrano egongo dira. Jardunaldia, Tecnaliako Aholkularitza Juridikoko zuzendaria den Maialen Totorikak koordinatuko du.

Interesatuta dauden pertsonak, mezua bidali  posta elektroniko honetara: info@funko.es