Azken eguneratzea: 2017/05/16
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribaturiko fundazioentzako komunikazioa, 2016ko ekitaldi ekonomikotik aurrerako kontuak epe barruan ez aurkeztegatik erregistroa ixteari buruzkoa
2016ko kontuak epe barruan ez aurkeztegatiko erregistro itxiera
Honako hau dio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32.8 artikuluak:
“Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak ez ditu inskribatuko urteko kontuak epe barruan aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioei dagozkien egintzak. Salbuespenak honako hauek izango dira: patronatuko kideen kargu-uzteak, ahalmenen edo ahalordeen eskuordetzak errebokatzea, fundazioa azkentzea, likidatzaileen izendapenak, eta agintaritza judizialak edota administratiboak emandako ebazpenak.”
Artikulu hori aplikatuz, 2017ko uztailaren 1etik aurrera EAEko Fundazioen Erregistroa automatikoki itxita geratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzan kontuak epe barruan aurkeztu ez dituzten fundazio guztientzat, eta, beraz, dagokion ekitaldi ekonomikoko kontuak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera fundazio horiek ezin izango dute inolako egintzarik inskribatu, aurreko paragrafokoak izan ezik.
Kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzan aurkeztu ondoren, inskribatzeko aukera berriro irekiko da, hala baitio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32.9 artikuluak.
Kontuak aurkezteko betebeharra behin eta berriro urratzen den kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa ixteak ez du eragotziko jarduerak egiaztatzeko edo zehatzeko espedientea irekitzeko aukera.