Azken eguneratzea: 2015/12/03
2016 urteko Fundazioen Aurrekontuaren aurkezpena
Fundazioen Aurrekontuak aurkezteko egin beharreko tramiteak bide elektronikoak erabilita aurkeztu daitezke
Fundazioaren gobernu-organoak ekitaldi bakoitzeko azken hiru hilabetetan hurrengo urteari dagokion aurrekontua igorriko dio Babeslaritzari eta, horrekin batera, azalpen memoria eta aurrekontua onartzen duen akordioaren ziurtagiria (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 18.art)
Urte honetatik aurrera, fundazioek aurrekontuen aurkezpena bide elektronikoak erabilita egin daiteke.
Aurrekontua aurkezteko eredu orientagarria deskargatu eta gorde ahal izango da hemen (DOCX, 44 KB) click eginez.
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.