Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Fundazioak

Irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da fundazioa eta interes orokorreko xedeak betetzeko erabiliko da fundazioaren ondarea. 

Halaber, interes orokorrekotzat har daitezke ondoko gai hauekin lotutako xedeak: gizarte laguntza, hezkuntza, kultura, zientzia, kirola, osasuna, garapenerako lankidetza, ingurumena babestea, ikerketa sustatzea, borondatezko lana bultzatzea eta antzerakoak.

Azkenik bere nortasun juridikoa lortzeko ezinbestekoa da administrazio fundazioen erregistroan inskribatzea.

Fundazio baten eraketa inskribatzeko orduan beharrezkoa da eskritura publikoan egitea, estatutuak eta patronokideen izendapena barne. 

Fundazioaren estatutuek, gutxienez, honako hauek jaso beharko dituzte:

  • Erakundearen izena, “Fundación” edo “Fundazioa” izenak agertu beharko duela.
  • Fundazioaren helburuak
  • Fundazioaren helbidea.
  • Egoitzarik edo ordezkaritzarik balitz, horien kokalekua erabakitzeko ahalmena izango duen organoa.
  • Lurralde-eremuan non gauzatu behar dituen, nagusiki, bere iharduerak.
  • Baliabideak fundazioaren helburuei begira erabiltzeko eta onuradunak zehazteko oinarrizko arauak.
  • Gobernu eta ordezkapeneko organoa.
  • Fundazioaren laguntzailerik balitz, horien zuzenbidezko jaurbidea.

>> Fundazioaren eraketa

 

 

Azken aldaketako data: 2014/05/05