Zer eduki jaso behar dituzte gutxienez profesionalen elkargo edo kontseilu bateko estatutuek?
- Izena, helbide osoa eta lurralde-esparrua.
- Elkargoaren edo kontseiluaren berezko helburuak eta eginkizunak.
- Gobernu-organoen izenak, osaera eta aukeratzeko sistema, eta organo horietan partaide izateko baldintzak.
- Osoko bilkuraren eta gobernu-organoen deialdia, osaera eta funtzionamendua.
- Erregimen ekonomikoa.
- Diziplina-arauak.
- Kideen eskubide eta betebeharrak (profesionalen elkargoetan soilik).
- Elkargoko kide bilakatzeko eta kide izateari uzteko baldintzak (profesionalen elkargoetan soilik).
- Elkargoak hartzen dituen erabakien aurrean kideek erabil ditzaketen errekurtsoak (profesionalen elkargoetan soilik).
- Estatutuak aldatzeko prozedura eta, bereziki, aldaketa eskatzeko gutxieneko kide quoruma. Gutxieneko quorum hori, gehienez ere, kide guztien ehuneko hogeita bosta izango da.
- Deuseztatze-prozedura eta kitatze-errejimena.