Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zer beste organo izan dezake fundazioak?

Eskuordetu ezin daitezkeen horiek izan ezik, patroi baten edo batzuen esku utz ditzake funtzioak patronatuak. Azken horrek, gainera, patroiez osatutako ordezkaritza-organoak era ditzake.

Ondoko egintza hauek ezin izango dira eskuordetu: kontuak eta jarduera-plana onartzea; estatutuak aldatzea; fundazioa likidatzea eta beste batekin batzea; eta Babeslaritzak baimendu beharreko egintzak.

Fundazioak, halaber, aholkularitza- eta kontsulta-organoak izan ditzake, hala laguntza-batzordeak nola kontsulta-batzordeak. Organo horiek ez dute funtzio betearazlerik izango eta fundazioari laguntza eskaintzea izango da haien egitekoa.