Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zeintzuk dira elkarte bat desegiteko arrazoiak?

Elkarteak desegingo dira:

a) Elkartekideen borondate hutsa, Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren bidez adierazia.

b) Estatutuetan ezartzen den epea edo baldintza bete izana.

c) Beste elkarte batek xurgatzea edo beste elkarte batzuekin bat egitea.

d) Legez ezartzen den gutxieneko elkartekide kopurua ez izatea. Nolanahi ere, gutxieneko kopuru hori osatzeko epe bat aurreikus daiteke estatutuetan; epea urtebetekoa izango da, gehienez, azken baja gertatzen denetik kontatzen hasita.

e) Elkartea desegitea erabakitzen duen ebazpen judizial irmoa.

f) Elkartearen xedeak betetzeko ezintasuna.

g) Estatutuetan jasota dagoen desegiteko beste edozein arrazoi.