Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zein organo dira beharrezkoak elkarte batean?

a) Batzar Nagusia: elkartearen gobernu-organo gorena da, eta elkartekide guztiek osatuko dute.

b) Elkarteko presidentea: elkartearen ordezkaritza organoa da; orobat, eta estatutuetan berariaz kontrakorik xedatzen ez bada, bera izango da Batzar Nagusiko buru, eta kide anitzeko gobernu-organoko buru ere bai, baldin eta elkarteak azken hori eratzen badu.

c) Elkarteko idazkaria: ziurtatzeko ahalmena dauka; eta estatutuetan berariaz kontrakorik xedatzen ez bada, batzar nagusian beteko ditu esleituta dituen eginkizunak, eta kide anitzeko gobernu-organoaren bileretan ere bai, baldin eta elkarteak azken hori eratzen badu.

d) Elkarteko diruzaina: ekonomia-baliabideen zaintzaz arduratuko da, eta, orobat, lege honetan eta elkarteei aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako aurrekontu- eta kontabilitate-betebeharrak betetzeaz. Diruzaintza-eginkizuna elkarteko idazkariak bete dezake.

Estatutuetan, kide anitzeko gobernu-organo bat egotea aurreikus daiteke: Zuzendaritza Batzordea edo antzeko izenen bat hartuko luke, eta elkartea zuzentzeko eta kudeatzeko eginkizunak beteko lituzke.