Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zein da fundazioko patroien ordainsari-erregimena?

Doan arituko badira ere, karguan egoteagatik izandako eta egoki justifikatutako gastuak ordain dakizkieke patroiei.

Baliteke, patronatuko kide izateagatik berez dagozkien funtzioak egiteaz gain, patronatuko kideek fundazioaren mesederako beste zerbitzu batzuk egin behar izatea. Hala izanez gero, patronatuko kide horiei ordainsaria eslei diezaieke patronatuak, Babeslaritzak aldez aurretik horretarako baimena eman badu, betiere.