Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Nor izan daiteke patronatuko kide?

Pertsona fisiko, juridiko, publiko nahiz pribatu guztiak izan daitezke patronatuko kide.

Fundatzaileak besterik ezarri ezean, gutxienez hiru kide izan behar ditu patronatuak. Patronatuan, gainera, presidente bat eta idazkari bat izango dira beti.

Idazkariak ez du zertan patronatuko kide izan beharrik. Patronatuko kide ez bada, idazkariak hitz egin dezake, baina ezin izango du botorik eman.

Patronatuaren osaera eta patroiak izendatzeko sistema, bestetik, estatutuetan ezarri behar dira.