Gutxieneko "kapitala" behar al da fundazioa eratzeko?
Hasierako dotazioa behar da fundazioa eratzeko. Aurreikusitako fundazio-xedeak betetzeko egokia eta askia izan behar da dotazio hori. Fundazioaren hasierako dotazioa, bidenabar, zernahi eratako ondasunez eta eskubidez osaturik egon daiteke: diruzkoez nahiz ez-diruzkoez.
Diruzkoa bada, hasierako dotazioa gutxika-gutxika ordain daiteke. Lehenengo kolpean 30.000 euroren % 30 ordaindu beharra dago, gutxienez. Gainerakoa ordaintzeko, ordea, bost urteko epea dago.
Hasierako dotazioa 30.000 eurotik beherakoa bada, dotazioa fundazioko xedeetarako egokia eta nahikoa dela justifikatu beharko du fundatzaileak. Hori egiaztatzeko, ondoko bi agiri hauek aurkeztu beharko ditu: jardueren lehenengo programa, eta soilik lehen aipatutako baliabide horiek erabiliz jarduerak gauza daitezkeela egiaztatzen duen azterlan ekonomikoa.